Edukira joan

Kokosate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akitaniar tribuak.

Kokosateek (latinez: Cocosates) Frantziako Landak departamenduko mendebaldeko herri akitaniar bat osatzen zuten. Bere Cocosates sexsignani goitizenak (Sei banderen kokosateak) sei tribuk osatutako federazio bat zela adierazten du.

Hegoaldean Akizeko tarbeliarrek eta iparraldean Pays de Bucheko (Arcachon) boiateek inguratuta zeuden, orokorrean Brassenxen eta Pays de Bornen kokarazten dituena. Egileren batzuk Aturri ibaian, Maremnen eta Marensinen kokatzen dituzte.

Euren izenak euskarazko kokots hitza gogorarazten du. Muinoa edo altuera esan nahi duen *koiz/coç erro akitaniarraren birbikoizte baten oinarrituta dagoela dirudi. Erro hau basatien hiriburu zen Cossiumen ere ikus daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jacques Lemoine, Toponymie du Pays Basque Français et des Pays de l'Adour, Picard 1977, ISBN 2-7084-0003-7
  • Jean-Pierre Bost, Dax et les Tarbelles, "L ’Adour maritime de Dax à Bayonne".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]