Kim Il-sung plaza
Kim Il-sung plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ipar Korea |
Hiria | Piongiang |
Koordenatuak | 39°01′10″N 125°45′09″E / 39.01953°N 125.75247°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1954 |
Izenaren jatorria | Kim Il-sung |
Kim Il-sung plaza (Hangul: 김일성광장; Hanja: 金日成廣場; RR: Gim Il-seong Gwangjang; MR: Kim Il-sŏng Kwangjang) Ipar Koreako Piongiang hiriburuko plazarik handiena da. Herrialdea sortu zuen Kim Il-sung buruzagiaren omenez izendatu zuten. Enparantza Taedong ibaiaren ertzean dago, Jutxe dorrearen aurrean. 1954an eraiki zuten hiriburua, Koreako Gerraren txikizioa eta gero, berreraikitzeko plan maisua jarraituz. Munduko 37. enparantzarik handiena da 75.000 m² inguruko azalerarekin. Kulturaren ikuspuntutik herrialdean garrantzi handi duen plaza bat da, han egiten baitira elkarretaratzeak, dantzaldiak eta desfile militarrak. Herriaren Ikasketa Jauregi Handia plazan bertan kokatuta dago, ibaira begira.
Kim Il-sung enparantza Ipar Koreako zero kilometroa da, nondik errepide nazionalen distantziak neurtzen baitiren.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Talmadge, Eric. (2017-11-20). «Lonely Highways: On the road in Kim Jong Un’s North Korea» Associated Press (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).