Edukira joan

Kiko de la Rica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiko de la Rica
Bizitza
JaiotzaBilbo1965eko apirilaren 6a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazki-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0209364 Allocine: 58738 Allmovie: p206538 Edit the value on Wikidata

Francisco "Kiko" de la Rica (Bilbo, Bizkaia, 1965eko apirilaren 6a) zinemako argazki-zuzendari bizkaitarra da.

Madrilen eskuratu zuen argazkilari profesionalaren titulua. Zinemagintzan, film labur garrantzitsuetan hasi zen lanean: Juanma Bajo Ulloaren El reino de Víctor (1989; "Biktorren Erreinua"), Álex de la Iglesiaren Mirindas asesinas (1990). Bideoklipak ere egin zituen: Koldo Aguinagalderen Ruper Ordorika (1992) eta Kike Loiolaren Segundo Banana (1992).

ETBn ere lan egin zuen: Jon Intxaustegiren Txorro Morro. 1994an egin zuen lehen lan handia, Daniel Calparsororen Salto al vacío filmaren argazki-zuzendaritza. Hurrengo urtean ere Kalparsororekin lan egin zuen, Pasajes (1995) filmean. Orduz geroztik lan garrantzitsu asko egin du, eta besteak beste iragarki askotan parte hartu du, zenbaitetan zuzendari ospetsuekin (Juanma Bajo Ulloa, Álex de la Iglesia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]