Edukira joan

Khaju zubia

Koordenatuak: 32°38′12″N 51°41′00″E / 32.6367°N 51.6833°E / 32.6367; 51.6833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khaju zubia
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaIspahan probintzia
Irango eskualdeaIsfahan County
Irango barrutiaCentral District
City of IranIsfahan
Koordenatuak32°38′12″N 51°41′00″E / 32.6367°N 51.6833°E / 32.6367; 51.6833
Map
Inaugurazioa1650
Arkitektura
Materiala(k)harria eta adreilua
Dimentsioak12 (zabalera) × 137 (luzera) m
Gurutzatzen duZayandeh River‎ (en) Itzuli
Zubibegiak23
Ondarea

Khaju zubia (persieraz: پل خواجو‎, Pol-e Xāju) Iran erdialdeko Isfahan hirian dagoen zubi bat da, hiriko zubi historikoen artean ederrena. Zayandeh ibaia zeharkatzen du eta hiriko Kamal Ismail kalearen amaieran dago.[1]

Ibaia zeharkatzeko balio izateaz gain Khaju zubia hiritarrentzako elkargunea ere bazen antzina.[2]

Zayanderud ibaia Irango goi-ordokiko ibai handiena da. 1650. urtean Safaviden dinastiako Abbas II.ak aurrez izan zen zubi zahar baten hondarren gainean zubi berria eraikitzeko agindua eman zuen. Aurkitu diren idazki batzuk iradokitzen dute 1873. urtean berriztatze lanak egin zirela.[1]

Zubiaren alboan pabiloi bat eraiki zen, Abbas II.ak zubiaren edertasunaz gozatzeko[2]. Izan ere persiarren zubien eraikuntzako monumentu gorena zen Khaju zubia. Isfahanera mendeetan zehar iritsitako bisitariek Irandar eta islamiar arkitekturaren maisulana zela adierazi zuten.[3]

23 arku dituen zubia da. Goian bigarren solairu bat du arku txikiagoz osatua. Guztira 133 metro luze da eta 12 metrotako zabalera du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c www.sirang.com, Sirang Rasaneh. «Khajoo Bridge 2024 | Isfahan, Isfahan | Sights - ITTO» itto.org | Iran Tourism & Touring (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  2. a b (Ingelesez) Mainstone, Rowland J.. (1998). Developments in Structural Form. Architectural Press ISBN 978-0-7506-2893-8. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  3. «Life Line 3: Water» web.archive.org 2011-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]