Kateryna Justxenko
Kateryna Justxenko | |||
---|---|---|---|
2005eko urtarrilaren 23a - 2010eko otsailaren 25a ← Lyudmyla Kuchma - Lyudmila Yanukovych → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Katherine Chumachenko | ||
Jaiotza | Chicago, 1961eko irailaren 1a (63 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 2007) Ukraina (2005 - | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Viktor Justxenko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Walsh School of Foreign Service (en) Chicagoko Unibertsitatea Georgetowngo Unibertsitatea Booth School of Business (en) Prospect High School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Kateryna Mykhailivna Justxenko[1] (ukraineraz: Катерина Михайлівна Ющенко), jaiotzez Katherine Claire Chumachenko, (Chicago, 1961eko irailaren 1a) ukrainar ekonomialaria da, eta Ukrainako lehen dama izan zen, 2005etik 2010era, Viktor Justxenko presidentearekin ezkonduta.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961eko irailaren 1an jaio zen Chicagon, Mykhailo eta Sofia Chumachenkoren familian[2]. Ahizpa bat du, Lydia-Marie Chumachenko Moll[2]. Jaiotzean Kateryna Klava izena jarri nahi izan zioten, 1933an Holodomorren hil ziren aitaren bi arreben omenez, baina ospitalean Katherine Claire bezala erregistratu zuten[3].
1982an ekonomian lizentziatu zen Georgetown Unibertsitatean, eta 1986an masterra egin zuen Chicagoko Uniertsitateko Negozio Eskolan[4]. Etxe Zuriko Harreman Publikoko Bulegoan lan egin zuen Ronald Reaganen administrazioan[5].
1993an Kieveko KPMG enpresan hasi zen lanean. 1993an, Viktor Justxenko Ukrainako Banku Nazionaleko burua ezagutu zuen eta 1998ko urtarrilean harekin ezkondu zen[2]. Hiru seme-alaba dituzte, Sofia, Khrystyna eta Taras[6].
2005ean Ukrainako herritartasuna lortu eta 2007an Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna baztertu zuen[7][8].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005eko urria: Ostroheko Akademiaren Vasyl-Kostiantyn Ostrozky printzearen domina[9]
- 2005eko urria: Chicagoko Unibertsitateko Negozio Eskolako saria[9]
- 2005eko azaroa: Urrezko Piramidea UNESCOren Sari Berezia[9]
- 2006ko apirila: Txernobylgo Haurren Fundazioaren sari berezia[9]
- 2008: Suediako Izar Polarraren Ordenako Gurutze Handia[9]
- 2008ko ekainaren 19a: Letoniako Hiru Izarren Ordena (1. mailakoa)[9]
- 2008ko azaroaren 20a: Truman-Reagan Askatasunaren Domina (Holodomorreri eta komunismoaren beste krimenei buruzko informazioa zabaltzeagatik)[10]
- 2009ko ekainaren 29a: Pro Ecclesia et Pontifice gurutzea[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b c (Errusieraz) «Екатерина Ющенко» Лiга.Досье jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ukraineraz) «Катерина Ющенко: Я вважаю свого чоловіка справжнім героєм» Україна Молода jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-12-07) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Kateryna Yushchenko, ’86» Chicago Booth (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Caine, Paul. «Former First Lady of Ukraine With Deep Chicago Ties Confident of Victory Over Russia» WTTW News 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Errusieraz) Сорокко, Татьяна. «Рожденная в США: Первая леди Украины» Украинская правда 2005-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Errusieraz) «Катерина Ющенко решила судиться с коммунистом из-за гражданства» Украинская правда 2008-06-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-06-08) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ukraineraz) «Як Катерина Ющенко виходила з громадянства Америки» Українська правда 2008-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b c d e f g (Ukraineraz) «Ющенко Катерина Михайлівна» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Errusieraz) «Катерина Ющенко награждена Медалью Свободы Трумэна-Рейгана за вклад в распространение правды о Голодоморе и других преступлениях коммунизма» Пресс-служба Президента Украины Виктора Ющенко 2008-11-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-06-11) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).