Kanaklata Barua
Kanaklata Barua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gohpur (en) , 1924ko abenduaren 22a |
Herrialdea | Britainiar Raj |
Heriotza | India, 1942ko irailaren 20a (17 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista eta freedom fighter (en) |
Kanaklata Barua (assameraz: কনকলতা বৰুৱা), Birbala edo Shaheed ezizenez ere ezaguna, (Borangabari, 1924ko abenduaren 22a – ibidem, 1942ko irailaren 20a) Indiako independentziaren aldeko aktibista eta India Osoko Ikasleen Federazioko liderra izan zen[1]. 1942an Britainiar Rajeko poliziak tiroz hil zuen, bandera nazionala zeraman kalejira gidatzen ari zela[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krishna Kanta eta Karneshwari Baruaren alaba, Kanaklata Barua 1924ko abenduaren 22an jaio zen Borangabari herrixkan. Bost urte zituela, ama hil zitzaion eta aita berriro ezkondu zen, eta hamahiru urte zituela, hura ere hil zen. Hirugarren mailan ikasketak utzi zituen neba-ahizpa txikiak zaintzeko[3].
Quit India mugimenduan, Barua Mrityu Bahini heriotza-eskuadroan sartu zen. 1942ko irailaren 20an, bandera nazionala polizia-etxean jarriko zutela erabaki zuten. Baruak armarik gabeko kalejira gidatu zuen. Rebati Mahan Som poliziak ohartarazi zien ondorio larriak izango zituztela euren planarekin aurrera egiten bazuten. Abisuaren ostean ere, kalejirak aurrera jarraitu zuen, eta polizia tiroka hasi zen. Barua hil ondoren, Mukunda Kakotik bandera hartu zuen, baina laster hari ere tiro egin zioten. Baruak 17 urte zituen hil zenean[4].
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean, Kanaklata Baruaren monumentua inauguratu zuten Gauripurren[5].
2016an, Chandra Mudoi zinema zuzendariak Baruari buruzko filma zuzendu zuen, Epaah Phulil Epaah Xoril[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Swahid Divas Observed at Gohpur» Pratidin Time 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Pathak, Guptajit. (2008). Assamese Women in Indian Independence Movement: With a Special Emphasis on Kanaklata Barua. New Dehli: Mittal Publications, 52 or. ISBN 9788183242332. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «Kanaklata Barua (1924-1942)» Stree Shakti (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Boro, Shambhu. «Due recognition for Kanaklata, Mukunda sought» The Assam Tribune 2012-03-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «Statue of Kanaklata Barua unveiled» The Assam Tribune 2010-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Konwar, Rajiv. «Kanaklata story in Hindi» The Telegraph 2016-07-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-07-26) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).