Juan Inazio Goikoetxea
Juan Inazio Goikoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gaztelu, 1908ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1983ko urtarrilaren 6a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Gaztelu |
Juan Inazio Goikoetxea Olaondo (Gaztelu, Gipuzkoa, 1908ko maiatzaren 5a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko urtarrilaren 6a) elizgizona eta euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altsasun, Hondarribian, Lizarran eta Iruñeko kaputxinoetan egin zituen teologia ikasketak. 1934an hasi zen euskal lanak idazten, Yakintza aldizkarian. 1935ean Argentinara joan zen, eta han igaro zituen 22 urte. Buenos Airesen, Euskal Etxean antolatu zen eskolako irakasle izan zen.
1952an kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli eta Auñamendi argitaletxean egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an frai Luis Leongoaren eta San Joan Gurutzekoaren olerkien itzulpenak argitaratu zituen Musika ixilla izenburuarekin eta Orixeren lan jakingarri batekin.
Ameriketatik itzulita Kubaren eta Che Guevararen miresle handia bihurtuta etorri zen, eta laguntza eman zien dokumentazioa euskaraz atera nahi zuten talde antifrankistei. Antton Elosegik, esaterako, oso ondo estimatu zuen Gazteluren idazkera eta aitortu zuen berarengandik asko ikasi zuela itzulpengintzaz.[1]
Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, Irun Hiria esaterako bi aldiz: Biziaren erroetan (1970) eta Gauean oihu (1971) bildumekin.
Zeruko Argia, Egan, Euzko Deya, Euzko Gogoa eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlanak.
Hil ondoren, 1991n, haren olerki hautatuekin liburu bat argitaratu da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poesiak. Antologia (1990, Etor)
- Biziaren erroetan (1972, GAK)
- Gauean oihu (1972, GAK)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ del Olmo, Karlos. (2008). «Antton Elosegirekin solasean» Senez (EIZIE) (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Inazio Goikoetxea literaturaren zubitegian
- Bidegileak bilduma: Juan Inazio Goikoetxearen biografia
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |