Joseph Bech
Joseph Bech | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1959ko apirilaren 21a - 1964ko irailaren 1a
1953ko abenduaren 29a - 1958ko martxoaren 29a ← Pierre Dupong - Pierre Frieden →
1926ko uztailaren 15a - 1937ko azaroaren 5a ← Pierre Prüm - Pierre Dupong →
1923ko apirilaren 14a - 1925eko martxoaren 20a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Diekirch, 1887ko otsailaren 17a | ||||||||||
Herrialdea | Luxenburgo | ||||||||||
Heriotza | Luxenburgo, 1975eko martxoaren 8a (88 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Friburgoko Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta abokatua | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Europako Kontseiluko Legebiltzarra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Christian Social People's Party (en) | ||||||||||
Joseph Bech (Diekirch, 1887ko otsailaren 17a - Luxenburgo, 1975eko martxoaren 8a) luxenburgotar politikari eta abokatua izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1926tik 1937ra eta 1953tik 1958ra.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Friburgon eta Parisen eta 1914tik abokatu gisa lan egin zuen. Urte horretan sartu zen Diputatuen Ganberan, Eskuineko Alderdiko kide gisa.
Lehen ministro izan zen 1926tik 1937ra, eta, gainera, hainbat ministerioz arduratu zen, hala nola Kanpo Arazoetarako ministerioaz. Alemaniaren inbasioaren ondorioz 1940an Frantziara ihes egin zuen. Ondoren, Portugalera, Estatu Batuetara eta Londresera joan zen. Londresen erbesteko gobernuko Kanpo Arazoetako ministroa izan zen eta BENELUXen Ituna sinatu zuen 1944an.
Europar Batasunaren sortzailetzat jotzen da. Messinako Konferentzian parte hartu zuen 1955ean.
Berriro ere lehen ministro izan zen 1953tik 1958ra, eta Dipuratuen Ganberako buru izan zen 1958tik 1964ra. 1960an Karlomagno Saria jaso zuen.