Edukira joan

Jokin Gorostidi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Gorostidi

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Gipuzkoa

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaTolosa1944ko azaroaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2006ko apirilaren 25a (61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Itziar Aizpurua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Jokin Gorostidi Artola (Tolosa, 1944ko azaroaren 4a - Donostia, 2006ko apirilaren 25a) euskal politikaria izan zen. Itziar Aizpurua politikariarekin ezkonduta zegoen.

1960ko hamarkadan Langile Komisioetan hasi arren, laster ETAkide bilakatu zen. 1969an atxilotu zuten, eta bi heriotza-zigor jaso zituen Burgosko Auzian Meliton Manzanasen hilketan parte hartu zuelako salaketapean (1970). Zigor hura balio gabe utzi, eta 30 urteko kartzela-zigorra eman zioten. 1977. urtera arte egon zen espetxean.

Espetxetik irtetean, HASI alderdian sartu zen; 1978an Herri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen HASI alderdia. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan, independente gisa, eta, batez ere, kanpo-harremanaz arduratu zen. 1980 eta 1994 artean legebiltzarkidea izan zen, lau aldiz hautatua.

1996ko hauteskunde-kanpainan ETAren bideo bat zabaltzeagatik kartzelatua izan zen 1997an, gainerako 21 mahaikideekin batera. 1999ko uztailean, Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera utzi ondoren, aske irten ziren Jokin Gorostidi eta HBko mahaikideak. 2000. urteko abuztuan, Baltasar Garzón epaileak ETAren kanpo-harremanetarako egituraren kide izatea leporatu zion; Gorostidik bere burua Entzutegi Nazionalean aurkeztu eta epailearen aurrean agertu ondoren, aske gelditu zen bost milioi pezetako bermea ordainduta.

2006an, 18/98 sumarioan deklaratzeko hiru egun falta zituela, Deba eta Donostia arteko trenean bihotzekoak jota hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]