Edukira joan

Jokano

Koordenatuak: 42°52′18″N 2°54′58″W / 42.87167°N 2.91611°W / 42.87167; -2.91611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokano
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKuartango
Herritarrajokanarra
Geografia
Koordenatuak42°52′18″N 2°54′58″W / 42.87167°N 2.91611°W / 42.87167; -2.91611
Demografia
Biztanleria32 (2022)

Jokano Arabako herria da, Kuartango udalerrian kokatuta dagoena. Vadillo eta Baia ibaien bailaren artean kokatuta dago, antzinako bidegurutze batean, non elkartzen ziren Errege Bidea eta Gatza merkatarien bidea, Artazatik zetorrena, Arkamo mendilerroa zeharkatzen.

Giza presentziaren aztarna zaharrenak Solacueva izeneko parajean daude. Izen bereko leizean labar-pinturak aurkitu dira, Brontze Aroaren amaierakoak. Inguruetan errotamar garaiko txanponak ere aurkitu ziren.

Erdi Aroan, egun desagertua dagoen Artazuelako dorretxearen jaunak kontrolatzen zuen bertako pasabidea.

Jokanoko biztanleria
Jokanotarren etxea

Aipagarria da San Martin Eliza, XIII. mendeko tenplu protogotikoa. Badu nabarmentzeko erretaula, XVI. mendekoa. Mendozatik ekarria, hango San Martin eliza desagertuaren zatia omen zen erretaula hau. [Errenzimendu]ko estilo [plateresko]a du. 200 errealen truke eskuratu eta Badaia mendilorrotik idi gurdian ekarria, bertakoek jasotzen dutenez, horren garraioa erretaula bera baino garestiagoa izan zen.

Bertan ere, Diego Polo “El Mayor” deitutako margolariaren Epifania margolana gordetzen da, 1617an datatua.[1]

Arkitektura zibilaren alorrean, hainbat etxe aipagarri daude. Egun desagertua dagoen Artazuela dorretxea, Ortiz de Jocano leinuarena, herriko iparraldean zegoen. Egun, badago Jocano jauregia, XVI.mendekoa. Etxea babesteko, oraindik arranoren bi atzapar gordetzen dituzte ate nagusian, Kuartangoko tradizioari lotutako ohitura jarraitzen.[2]

Bestalde, errepide ondoan 14 zenbakidun etxea dago, Gonzalez de Betolaza sendiarena, eta noizbait Chillidatarren etxea deitua. Badu atari arkudun zabala eta egurrezko goi galeria handia.

Arkamoko mendilerroaren eta Marinda mendiaren ikuspegia Jokanotik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ikus. Auñamendi Entziklopedian
  2. ORTIZ DE ZARATE, Carlos.- Leyendas y tradiciones de Kuartango, Gasteiz, 2008

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.