John Frederic Daniell
Itxura
John Frederic Daniell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1790eko martxoaren 12a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1845eko martxoaren 13a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Church of All Saints Upper Norwood (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charlotte Rule (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, fisikaria eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Londresko King's College |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia |
John Frederic Daniell (Londres, Ingalaterra, 1790eko martxoaren 12a - Londres, 1845eko martxoaren 13a) ingeles kimikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Royal Societyko kide izendatu zuten hogeita hiru urte zituela, eta kimikako lehenengo irakaslea izan zen King's Collegen. Zenbait tresna asmatu zituen, hezetasuna neurtzeko higrometroa, besteak beste. Oso ezaguna egin zuten elektrokimikaren alorrean egin zituen lanek. Bere izena daraman pila asmatu zuen, Daniell pila. Kobre eta zinkezkoa zen, eta korrontea sortzeko lehenengo iturri ziurra izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.