Edukira joan

John Benjamin Toshack

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Benjamin Toshack

Bizitza
JaiotzaCardiff1949ko martxoaren 22a (75 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Cardiff City Football Club1965 / 197016274
Wales national under-21 football team1968 / 196940
Galesko futbol selekzio nazionala1969 / 19804013
Liverpool Football Club1970 / 197824696
Swansea City Association Football Club1978 / 19846325
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

UEFA: 250060623 Edit the value on Wikidata

John Benjamin Toshack (Cardiff, Gales, 1949ko martxoaren 22a) futbol jokalari eta entrenatzailea da. Geurean oso ezaguna da Real Sociedadekin izandako harremanagatik, izan ere talde txuriurdina gehien zuzendu duten entrenatzaileen artean bigarrena da. Hori gutxi balitz 1987ko Errege Kopa irabazi zuen Realarekin.

Jokalari zela Liverpool taldearen urrezko aroa bizi izan zuen. Kevin Keegan alboan zuela bi Europako Kopa eta bi UEFA Kopa irabazi zituen, baita Ingalaterrako 3 Liga ere. Entrenatzaile lanetan Realaz gain Real Madrilen ere izan zen eta Espainiako hainbat titulu eskuratu zituen. Azken urteetan talde ugari entrenatu ditu, aipagarriena Marokoko Wydad Casablanca. Galesko selekzioa urte luzetan entrenatu zuen eta 2006an Euskadiko Selekzioaren aurkako parida jokatu zuen.

John Benjamin Toshack Cardiffen jaio zen 1949an. Aita eskoziarra zuen eta Royal Air Force-k hara bidali zuen aroytz lanetarako. Ama galestarra zuen[1].

Gazte zela errugbi eta kriket jokalaria izan zen. Errugbian etorkizuna zuen baina sorbaldako lesio baten erruz utzi egin behar izan zuen[2]. Horregatik hasi zen futbolean jokatzen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrelari bikaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak Cardiffen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko Cardiff Boys gazte mailako taldean aurrelari postuan hasi zen jokatzen. 1963an ligako partida guztietan sartu zuen gola eta gol errekorra hautsi zuen. 15 urtez azpiko Galesko selekzioan jokatzeko deitu zioten. 1966an Cardiff City taldeak fitxatu zuen eta Cardiffekin partidu ofizial bat jokatzen zuen gazteena izan zen[3]. Aurreneko denboraldi hartan 6 gol sartu zituen[3].

Liverpoolekin txapeldun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Ligako hainbat taldek eraman nahi izan zuten baina Toshackek lau denboraldi egin zituen Cardiffen, harik eta 1970ko azaroak Liverpool handiak fitxatu zuen arte[4]. 1970ko azaroaren 14an egin zuen debuta Anfield zelaian 0-0 amaitu zen partida batean[5]. Aurreneko denboraldian 7 gol sartu zituen. Hurrengo denboraldian Kevin Keegan aurrelari mitikoa iritsi zen eta bikote ederra osatu zuten, Toshack baloiak zentratzen eta Keegan errematatzen[6]. Liverpool taldearen urrezkoa aroa izan zen: Ingalaterrako 3 Liga eta Community Shield kopa bat, Europako Kopa birritan (1977, 1978) eta UEFA Kopa ere beste bi alditan irabazi baitzituen. Ingalaterrako taldean Toshackek egin zituen 8 denboralditan 96 gol sartu, baina ibilbide arrakastatsua izan bazuen ere lesio ugari jasan zituen[7]. Liverpoolen zaleek 100 jokalari hirtorikoen zerrenda osatu zuten eta Toshack 34. postuan kokatu zuten[8].

Galesko selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesko selekzioarekin 40 partida jokatu zituen eta 13 gol sartu zituen[9]. 1969ko martxoaren 26an egin zuen debuta Mendebaldeko Alemaniaren aurka 1-1 amaitu zen partida batean[10], eta aurreneko gola Ekialdeko Alemaniari sartu zion hilabete beranduago[11].

Entrenatzaile lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an Galesera itzuli zen eta azken bost denboraldiak Swansea City taldean egin zituen. Entrenatzailea eta jokalaria izan zen aldi berean[12]. Swansea City taldean izandako esperientziak animatuta entrenatzaile ibilbidearekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Aurreneko lana Sporting de Lisboa talde portugaldarrean izan zuen, 1984-85 denboraldian. Ligako bigarren postua eskuratu zuen taldeak[13].

1988ko Errege Kopako finaleko taldea. Toshack zen entrenatzailea.

1985ean Realak fitxatu zuen John Benjamin Toshack[14]. Aurrez Atotxan izana zen, 1975ean jokalari gisa. Liverpool 1-3 nagusitu zitzaion orduan Realari. Partidu hartan debut aipagarri bat izan zen gainera, Arkonada atezainarena hain zuzen ere[15]. Ligak irabazi ondorengo urteetan maila apalagoan ibilia zen Reala eta John Toshacken etorrerak hainbat aldaketa ekarri zituen entrenatzeko teknikatan, bai eta jokalarietan ere, Liga irabazi zuten hainbat jokalariren lekua hartuko zuten gazteak atera baitzituen, Bakero, Begiristain, Lopez Rekarte, "Lutxo" Iturrino, Loren eta enparauak[16]. Aurreneko partidan ordea Arkonada lesionatu egin zen eta urte guztian jokatu gabe izan zen[17]. 1987an iritsi zen Realarentzako titulu berria, Espainiako Errege Kopa hain zuzen ere[18]. Hurrengo denboraldian bigarren egin zuen Ligan eta Kopan berriz ere finala jokatu zuen. Bartzelona izan zen aurkaria. Talde kataluniarra Liga kaskarra egitetik zetorren (6.a izan zen) eta reala zen faborito argia baina Bartzelona 1-0 nagusitu zitzaien donostiarrei[19]. Laugarren denboraldia oso berezia izan zen Realena, izan ere aurreneko jokalari atzerritarra bitxatu baitzuen taldeak, John Aldridge[20]. 11. postu apala baino ez zuen lortu ordea.

Entrenatzaile bezala ordea sona handia hartu zuen eta 1989an Real Madril taldeak fitxatu zuen. Hiru Liga jarraian irabaziak zituen talde merengeak Leo Beenhakker herbeheretarrak zuzenduta, baina Europako Koparik ez zuen lortu eta horri bueklta emateko fitxatu zuten Toshack[21]. "La quinta del Buitre" ezizena zuen belaunaldiaren azken urteak ziren[22]. Aurreneko denboraldian Liga eta Superkopa irabazi zituen madrildarrekin, eta Real Madrilek 107 gol sartu zituen Liga hartan, hori lortzen zuen bigarren aldia zen[23]. Europako Kopan ordea berriz ere kale egin zuen, bigarren kanporaketan Milanek garaitu baitzituen[21]. Hurrengo denboraldia ordea gaizki hasi zuen eta 11. jardunaldian kanporatua izan zen.

1990. urtean Realera itzuli zen manager gisa[24] baina 1991ean entrenatzaile kargua hartu zuen berriro eta bosgarren postua eskuratu zuen. Bigarren aldi honetan lau denboraldi egin zituen Realean 1994 arte[25].

Hurrengo urteetan taldez talde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toshack Irango Ligako Tractor Saziren aulkian, Asiako Txapeldunen Ligako partida batean.

Hurrengo urteetan taldez talde ibili zen, eta tartean berriz ere Real Madril[26] eta Real Sociedad[27] taldeak entrenatu zituen. 2002an amaitu zuen hirugarren aldia Realean eta ordurako talde txuriurdina partida gehienetan zuzendu zuten entrenatzaileen artean bigarrena zen, 386 partida hain zuzen ere. Benito Diaz izan zen Realari partida gehien zuzendu zizkiona, Toshackek baino hiru gehiago besterik ez (389). Toshackek zuzenduta Realak 158 partida irabazi zituen, 99 berdindu eta 129 galdu[14].

Ordutik aurrera talde ugari zuzendu ditu, gehienak futbol aldetik potentzial txikia duten herrialdeetan, Azerbaijan, Maroko, Iran...

Marokon berriz ere txapeldun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da Marokoko Wydad Casablancataldean eegindako lana. Talde hartan 2. entrenatzaile postuan Roberto Lopez Ufarte izan zuen, Toshacken agindutara 1987an Errege Kopa irabazi zuena[28]. Hiru denboraldi egin zituen Toshackek Casablancan eta Marokoko liga irabazi zuen 2015ean[29]. 2017 arteko kontratua bazuen ere Afrikako Txapeldunen Ligako partidan Zamalek talde egipziarrak kanporatu ondoren 2016an kargugabetua izan zen[30]. 2017an taldea Afrikako txapelduna izan zen, Toshack gabe ordea[31]. 2019an Wydad taldera itzuli zen, ez entrenatzaile lanetan, kirol zuzendari gisa baizik[32].

Galesko selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesko selekzioaren entrenatzailea ere izan zen urte luzetan. 1994. urtean egin zuen aurreneko saiakera baina ondoren 2004-2010 artean aritu zen. 2006an Euskal selekzioaren aurka jokatu zuen San Mamesen. Galestarrek 0-1 irabazi zuten[33]. Mazedoniako selekzioarena ere entrenatu zuen denboraldi batez[34].

Taldeak eta tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Urteak Tituluak
Klubak Gales Cardiff Boys 1963-1966
Gales Cardiff City 1966-1970 Galesko Kopa (4)
Gales Liverpool FC 1970-1978 Europako Kopa (2)
UEFA Kopa (2)
Ingalaterrako Liga (3)
Community Shield (1)
Gales Swansea City 1978-1983 Galesko Kopa (3)
Selekzioak Gales 23 urtez azpiko Galesko selekzioa 1968-1969
Gales Galesko selekzioa 1969-1980

Entrenatzaile lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Urteak Tituluak
Gales Swansea City 1978-1984 Galesko Kopa (3)
Portugal Sporting de Lisboa 1984-1985
Euskal Herria Real Sociedad 1985-1989 Errege Kopa (1)
Espainia Real Madril 1989-1990 Espainiako Liga (1)
Espainiako Superkopa (1)
Euskal Herria Real Sociedad 1991-1994
Gales Galesko selekzioa 1994
Galizia Deportivo de la Coruña [35] 1995-1997
Turkia Beşiktaş JK[35] 1997-1999 Turkiako Kopa (1)
Espainia Real Madril 1999
Frantzia Saint-Étienne[36] 2000-2001
Euskal Herria Real Sociedad 2001-2002
Italia Calcio Catania[37] 2002-2003
Espainia Real Murcia[38] 2004
Gales Galesko selekzioa 2004-2010
Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedoniako selekzioa
(gaur egun "Ipar Mazedonia")
2011-2012
Azerbaijan Khazar Lankaran[16] 2013 Azerbaijango Superkopa (1)
Maroko Wydad Casablanca 2014-2016 Marokoko Liga (1)
Iran Tractor Sazi[16] 2018

Hedabideetako lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken aldian hainbat kate britainiarretako futbol saiotan komentarista lanak egiten ditu. Bere esanek sarritan hautsak harrotzen dituzte[17][39]. Euskal hedabideetan ere argitaratu izan ditu iritzi artikuluak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) WalesOnline. (2004-04-07). «Bluebird legend's dad dies» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  2. Phil Stead. (2013). Red Dragons – The Story of Welsh Football. Y Lolfa ISBN 978-1784612368..
  3. a b Shepherd, Richard. (2002). The Definitive: Cardiff City F.C.. Nottingham: SoccerData Publications, 65-70 or. ISBN 1-899-46817-X..
  4. (Ingelesez) Tucker, Steve. (2015-05-19). «Cardiff City files: Boardroom revelations uncovered for first time» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  5. «Matchdetails from Liverpool - Coventry City played on Saturday 14 November 1970 - LFChistory - Stats galore for Liverpool FC!» www.lfchistory.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  6. «Homepage» Liverpool FC (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  7. (Ingelesez) The big interview: John Toshack. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  8. (Ingelesez) Worrall, Frank. (2014-09-04). Luis Suarez - The Biography of the World's Most Controversial Footballer. John Blake Publishing ISBN 978-1-78418-194-9. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  9. «Wales - Record International Players» www.rsssf.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  10. «West Germany v Wales, 26 March 1969» 11v11.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  11. «East Germany v Wales, 16 April 1969» 11v11.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  12. «Football: to Rivaldo Twenty-five remarkable years in management for John Toshack; JOHN TOSHACK has another reason to celebrate St David's Day... today marks the 25th anniversary of his first match as manager of Swansea City. Mario Risoli takes up the story.(Sport) | Article from Western Mail (Cardiff, Wales) | HighBeam Research» web.archive.org 2009-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  13. (Ingelesez) «John Toshack factfile» the Guardian 2004-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  14. a b «John Benjamin Toshack (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  15. (Gaztelaniaz) Millán, Juan Rodríguez. «Se cumplen 42 años del debut de Arconada» columnacero.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  16. a b c (Gaztelaniaz) «John Toshack se embarca en su enésima aventura» Mundo Deportivo 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  17. a b (Gaztelaniaz) «Toshack: 'Ramos tiene el récord de tarjetas, ¡y las que no le sacan!'» Mundo Deportivo 2017-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  18. REAL SOCIEDAD CAMPEÓN COPA DEL REY 1986-87 / Tanda penaltis TVE. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  19. (Gaztelaniaz) ¿Qué ocurrió en la final de Copa de 1988 entre la Real y el Barça. 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  20. (Ingelesez) BBC. «John Aldridge» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  21. a b Rancoma. (2019-07-26). «Historias del Real Madrid: EL REAL MADRID DE TOSHACK» Historias del Real Madrid (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  22. (Gaztelaniaz) «La Quinta del Buitre (1981-1990) | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  23. (Ingelesez) «Football: Rob Smyth on Real Madrid's record-breaking 107-goal 1989-90 season» the Guardian 2009-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  24. (Gaztelaniaz) País, El. (1990-11-30). «Toshack firma por cinco años como 'manager' de la Real Sociedad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  25. (Gaztelaniaz) País, El. (1994-11-23). «La Real Sociedad destituye a su entrenador Toshack» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  26. «Toshack regresa al Real Madrid ocho años después» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  27. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2001-01-02). «La Real se acoge al 'espíritu Toshack'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  28. (Gaztelaniaz) Andrés Guzmán. (2014-07-19). «Dos mitos realistas se vuelven a juntar en Marruecos» elgoldigital (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  29. (Frantsesez) Rédaction. (2015-07-04). «WAC Casablanca : Toshack prolonge jusqu’en 2017» Afrik-Foot (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  30. (Gaztelaniaz) Afp. (2016-09-17). «John Toshack, destituido del Wydad Casablanca» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  31. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2017-12-04). «El Wydad vuelve a reinar en África 25 años después» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  32. (Gaztelaniaz) «Toshack vuelve al Wydad Casablanca, ahora como nuevo director deportivo» Real Sociedad 2019-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  33. «Euskadi - País de Gales (21/05/2006) - EUSKAL SELEKZIOA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  34. (Ingelesez) «Toshack named FYR Macedonia boss» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  35. a b (Ingelesez) Abbandonato, Paul. (2008-03-01). «Toshack’s amazing 30 years as a boss» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  36. (Frantsesez) «John Toshack Entraîneur de l'ASSE - ASSE Stats tous sur l'AS Saint-Étienne» www.asse-stats.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  37. (Italieraz) «Toshack indossò una tuta rossa del Catania. Entrò in campo per primo» Il Nobile Calcio 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  38. (Ingelesez) «Toshack factfile» Sky Sports (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
  39. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «Toshack reaparece en Palma» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Benjamin Toshack Aldatu lotura Wikidatan