Johann Julius Walbaum
Johann Julius Walbaum | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wolfenbüttel, 1724ko ekainaren 30a |
Heriotza | Lübeck, 1799ko abuztuaren 21a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, naturalista, zoologoa eta iktiologoa |
Lantokia(k) | Göttingen eta Lübeck |
Johann Julius Walbaum (1724ko ekainaren 30a, Wolfenbüttel – 1799ko abuztuaren 21a , Lübeck, Germaniako Erromatar Inperio Santua), alemaniar mediku, naturalista, zoologo eta taxonomista bat izan zen.
Munduko txoko ezberdinetako espezie ugari deskribitu eta sailkatzen lehena izan zen, esate baterakom barrakuda (Sphyraena barracuda), Siberiako Kamtxatka ibaiko Keta izokina (Oncorhynchus keta) edo Brasilgo São Francisco ibaiko urimatá-pacú (Prochilodus marggravii) arraina ere.
Gainera, medikuntza kirurgikoan infekzioen aurka eskularruak prebentzio neurri gisa beharrezkoak zirela jabetzen lehena izan zen (oraindik kautxua aurkitu ez zenez, ardi itsua erabiltzen zen).
Lübeck hirian bitxikerien kabinete bat osatu eta arrain eta dordokei buruzko argitalpenak argitaratzeagatik ezaguna egin zen.
Zenbait idazlan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Disputatio … de venæ sectione, 1749
- Index pharmacopolii completi cum calendario pharmaceutico, Gleditsch, Leipzig 1767-69
- Beschreibung von vier bunten Taubentauchern und der Eidergans, Lübeck 1778
- Chelonographia oder Beschreibung einiger Schildkröten nach natürlichen Urbildern, Gleditsch, Leipzig und Lübeck 1782
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nicolaus Heinrich Brehmer: Dem Andenken eines geschätzten Arztes D. Johann Julius Walbaum gewidmet. Lübeck 1799
- H. P. Müller: Der Ichthyologe und Schildkrötenforscher Johann Julius Walbaum. In: Die Heimat 50:195-197, Neumünster 1973