Joanes Zuhigaraitxipi
Joanes Zuhigaraitxipi | |
---|---|
Joanes Suhigaraitxipiren irudikapena, egilea: Pablo Tillac (1880-1969). | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hendaia, ? |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Ternua, 1694 (44/54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kortsarioa |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Bederatzi Urteko Gerra |
Joanes Zuhigaraitxipi (Hendaia, 1640 (1646?)- Saint john's, Ternua, 1694ko irailaren 10), frantsesez Joannis de Suhigaraychipy, eta ezizenez Le Coursic (euskaraz "Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario euskalduna izan zen. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi nederlandar eta espainiar harrapatu zituen Frantziako erregeren patentearekin.[1]
Hainbat idazlek eta ikerlarik baionarra zela zabaldu duten arren, Édouard Ducéré (1849-1910) baionar liburuzain, artxibozain eta historialari ospetsuak ongi frogatu zuen Zuhigaraitxipi itsasgintzari loturiko Hendaiako familia bateko semea zela.
Abizena Urruñako Zuhigaraitxipi baserritik zetorkien. Ez dezagun ahantzi 1654ra arte Hendaia Urruñako auzotegia izan zela. Gizon txipia zen, sendoa, adoretsua eta azkarra. Marinel euskaldunek izugarri maite zuten eta azkeneraino jarraitzen zioten. Txipia izateaz gain deituran ere ZuhigaraiTXIPI zuenez, Kortsario Txipia goitizenaz izan zen ezaguna (frantsesez Le Coursic).
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino itsasontzi-itsasontzi joan zitekeela, ura ukitu gabe.
Bere balentriei esker titulu asko lortu zituen. Bestalde, bere trebetasunak bataila aunitzetan gailentzen lagundu zion: behin nederlandarren kontra, hauek ehun gizon galdu zituzten bitartean, Zuhigaraitxipik, ordea, soilik bost galdu zituen.
Bere hilobia Plazentzian (Ternua) dago.
Euskal literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maddi eta euskal piratak (Fernando Morillo). Gaumin, 2014. Gazteentzako eleberriko pertsonaia da Joanes Suhigaraitxipi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aurkenerena, Joseba. (2015-10-13). «Joanes Zuhigaraitxipi "Kortsario txipia"» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).