Edukira joan

Joan Mari Irigoien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau euskal idazle altzatarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irigoien».
Joan Mari Irigoien

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Mari Irigoien Aranberri
JaiotzaAltza1948ko irailaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko maiatzaren 17a (74 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta itzultzailea
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 126

Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a - Donostia, 2023ko maiatzaren 17a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez zuen arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabato, García Márquez, Benedetti...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik itzulitakoan, Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibili zen, eta Euskal Telebistarako hainbat lan egin zituen.[3]

Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak ditu (azken hori euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa da). Imanol anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoien hogeita lau urtez idazle profesionala izan zen Elkar argitaletxean. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten: hitzak ahoskatzeko ez ezik, mugitzeko zailtasunak ere izan zituen. Horrek bere jarduna gutxitzera behartu zuen, baina poesia lantzen segitu zuen.[4] Azkenik, gaitzak okerrera eginda, 2023ko maiatzaren 17an hil zen.[1][5][6]

Juan Mari Irigoien[7] Miranderen eta Txillardegiren inguruan (Ahotsak proiekturako)

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Mallona, Olatz Enzunza. (2023-05-17). «Joan Mari Irigoien idazlea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. Joan Mari Irigoien, Euskal Idazleen Elkartearen atarian.
  4. Igandeko Berria, 2014ko ekainaren 29a.
  5. Mendiguren Elizegi, Xabier. (2023-05-18). «Joan Mari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. Peñagarikano Goikoetxea, Gorka. «Zapia lepoan eta ibili munduan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. .
  8. Derbi eleberria plazaratu du Joan Mari IrigoinekBerria, 2019-05-30
  9. Joan Mari Irigoien, "Sorgin-argien ehizan" eta "Babilonia" berritua. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  10. «Irigoienek botere gehiegikeria salatu du 'Pistolak eta epistolak' nobelan», Berria, 2014-12-26

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]