Jeri Ryan
Jeri Ryan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeri Lynn Zimmermann Ryan |
Jaiotza | Munich, 1968ko otsailaren 22a (56 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Mendebaldeko Alemania |
Bizilekua | Evanston |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jack Ryan (1991ko ekainaren 15a - 1999) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northwestern Unibertsitatea Arte Ederren gradu : antzerki Lone Oak High School (en) Northwestern University School of Communication (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, jatetxe-jabea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Jasotako sariak | |
|
Jeri Lynn Ryan (jaiotzez Jeri Lynn Zimmermann, Munich, 1968ko otsailaren 22a)[1] Alemanian jaiotako aktore estatubatuarra da. Star Trek: Voyager telesailean Bederatzitik zazpi ziborgaren rola betetzeagatik da ezaguna, baina telesail askotan hartu du parte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jeriren aita Estatu Batuetako armadako sargentua zen eta Munichen zuen destinoa Jeri jaio zenean. Ama berriz gizarte laguntzailea zuen[2]. Aitaren destino aldaketek markatu zuten Jeriren haurtzaroa eta Kansas, Maryland, Hawaii, Georgia eta Texasko base militarretan bizi izan zen. Jerik 11 urte zituela erretiratu zen aita eta ordutik aurrera Paducah (Kentucky) hirian bizi izan zen[3]. 1990 urtean Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean graduatu zen Antzerki graduan[4]. 1989an Miss Illinois aukeratua izan zen[4].
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatea amaitu berritan Los Angelesera joan zen aktore ibilbidean sakontzera. Berehala hasi zen telesailetan gonbidatu gisa parte hartzen, Murder, She Wrote eta Melrose Place telesailetan esate baterako, eta 1997an Dark Skies seriean zortzi ataletan agertu zen.
1997an bertan Star Trek: Voyager telesailean parte hartzeko aukeratua izan zen. Enterpriseko tripulazioak askaturiko Bederatzitik zazpi ziborgaren rola bete zuen eta aurreneko denboraldian telesailaren arrakasta %60 igo zen[3]. Hainbat sari ere jaso zituen pertsonai honen harira, Golden Satellite Award (1999) eta Saturn Award (2001). Ordutik aurrera hainbat aldiz interpretatu du pertsonaia bera Star Trek sagaren beste telesail batzuetan eta bideo-jokoetan.
Hurrengo urteetan telesail ugaritako protagonista izan zen, Boston Public (2001-2004), Shark (2006-2008)[5], Leverage (2009-2011)[6], Body of Proof (2011-2013)[7], Bosch (2016-2019)...
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990an Jack Ryan bankari eta politikari errepublikarra ezagutu zuen eta 1991eko ekainaren 15ean ezkondu ziren. Orduan hartu zuen Ryan abizena. 1994an Alex semea jaio zen eta Los Angeles eta Chicago artean bizi izan ziren 1999an bikotea dibortziatu zen arte[8]. Urte batzuk beranduago Star Treken ekoizlea zen Branmon Bragarekin hasi zuen harremana[9].
2003an Jack Ryanek semearen kustodia eskatu zuen eta Jerik senar ohia salatu zuen esanez New York, New Orleans eta Parisko sex clubetan aritzera behartu nahi izan zuela[10]. Salaketa honek kalte handia egin zion ibilbide politikoan eta Illinoiserako estatu hauteskundetan Barack Obamak lortu zuen garaipena[11].
Jeri Ryanek sarritan esan du gourmet sukaldaritza oso gustoko duela. 2003an Christophe Émé txef frantsesa ezagutu zuen eta 2007ko ekainaren 16an Loira ibarrean ezkondu ziren[12]. 2008an alaba izan zuten[13].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1999 | Men Cry Bullets | Lydia | |
2000 | The Last Man | Sarah | |
2000 | Disney's The Kid | Larry King guest | |
2000 | Dracula 2000 | Valerie Sharpe | |
2003 | Down with Love | Gwendolyn | |
2010 | Mortal Kombat: Rebirth | Sonya Blade | laburmetraia |
2019 | Devil's Revenge | Susan |
Telefilmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1991 | Nightmare in Columbia County | Dawn Elizabeth Smith |
1992 | Flash III: Deadly Nightshade | Felicia Kane |
1992 | Just Deserts | Nicole |
1993 | In the Line of Duty: Ambush in Waco | Rebecca |
1996 | Pier 66 | Beth Saunders |
2005 | The Commuters | Anne |
2010 | Dead Lines | Sophie Fyne |
2010 | Secrets in the Walls | Rachel Easton |
2016 | Against the Wild: Survive the Serengeti | Jennifer Croft |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1991 | Who's the Boss? | Pam | atal bakarra |
1991 | The Flash | Felicia Kane | atal bakarra |
1991 | Top of the Heap | Tyler | atal bakarra |
1991 | Nurses | Lisa | atal bakarra |
1991 | Reasonable Doubts | Rachel Beckwith | atal bakarra |
1993 | The Jackie Thomas Show | Pauline Yardley | atal bakarra |
1993 | Matlock: The Fatal Seduction | Carrie Locke | 2 atal |
1994 | Time Trax | Lauren Sanders | atal bakarra |
1995 | Murder, She Wrote | Maura | atal bakarra |
1995 | Charlie Grace | Claire | atal bakarra |
1996 | The Client | Jennifer | atal bakarra |
1996 | Melrose Place | Valerie Madison | 2 atal |
1996 | Diagnosis: Murder | Melissa Farnes | atal bakarra |
1997 | Dark Skies | Juliet Stewart | 8 atal |
1997–2001 | Star Trek: Voyager | Bederatzitik zazpi ziborga | 102 atal |
1999 | The Sentinel | Alexis Barnes | 2 atal |
1999 | Dilbert | Bederatzitik zazpi iratzargailua | atal bakarra, ahotsa |
2001–2004 | Boston Public | Ronnie Cooke | 59 atal |
2004–2011 | Two and a Half Men | Sherri | 3 atal |
2005 | The O.C. | Charlotte Morgan | 7 atal |
2006 | Boston Legal | Courtney Reese | 2 atal |
2006–2009 | Iron Chef America | Herself | 2 atal |
2006–2008 | Shark | Jessica Devlin | 34 atal |
2009 | Law & Order: Special Victims Unit | Patrice Larue | 3 atal |
2009–2011 | Leverage | Tara Cole | 8 atal |
2010 | Psych | Dr. Kim Phoenix | 2 atal |
2011 | Law & Order: Criminal Intent | Naomi Halloran | atal bakarra |
2011 | Mortal Kombat: Legacy | Sonya Blade | 2 atal |
2011–2012 | Warehouse 13 | Major Amanda Lattimer | 2 atal |
2011–2013 | Body of Proof | Kate Murphy | 42 atal |
2014–2017 | Major Crimes | Linda Rothman | 2 atal |
2014 | Helix | Constance Sutton | 2 atal |
2015 | NCIS | Rebecca Chase | atal bakarra |
2015 | Arrow | Jessica Danforth | atal bakarra |
2016–2019 | Bosch | Veronica Allen | 12 atal |
2020 | Star Trek: Picard | Bederatzitik zazpi ziborga | 5 atal |
2020 | The Ready Room | Bere burua | 2 atal |
2020 | MacGyver | Gwendolyn Hayes | ohiko aktorea |
Bideo-jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | Star Trek: Voyager Elite Force | Bederatzitik zazpi | ahotsa |
2014,2020 | Star Trek Online | Bederatzitik zazpi | ahotsa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Jeri Ryan | TV Guide» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ «Jeri Ryan Biography (1968-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Hanania, Joseph. (1999-02-07). «SIGNOFF; Intergalactic Generation Gap» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Jeri Ryan News | Quotes | Wiki - UPI.com» UPI (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) Stanley, Alessandra. (2006-09-21). «When a Legal Superstar Changes Sides» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «Jeri Ryan gains "Leverage" at TNT» Reuters 2009-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) Stelter, Brian. (2011-03-18). «Among the Dead, a Character Finds Life» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «Court sets release of Ryan's divorce file» Los Angeles Times 2004-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «girl on guy 100: jeri ryan» Girl On Guy (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «Ryan file a bombshell» Los Angeles Times 2004-06-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «A Refresher on Obama's Senate Race» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «Actress Jeri Ryan Marries French Chef» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «Jeri Ryan Welcomes a Baby Girl» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)