Edukira joan

Jehovaren Lekukoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jehovaren Lekukoak
Datuak
Izen laburraJW, 耶證, 耶证 eta TJ
MotaKristau-sinesbidea
Jarduera
Kide kopurua8.514.983 (ezezaguna)
Honen parteRestorationism (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaKörperschaft des öffentlichen Rechts (en) Itzuli
Zeren jabe
WCFO (en) Itzuli eta WMLB (en) Itzuli
Historia
Sorrera1881
Sortzailea
SorlekuaPittsburgh
Ordezkatzen duInternational Bible Students (en) Itzuli
webgune ofiziala
Jehovaren Lekukoak ezagunak dira etxez etxe joateko ohitura dutela eta.

Jehovaren Lekukoak elkarte erlijioso kristaua da, kristau kongregazio milenarista, Charles Taze Russellek (1852-1916) 1875an Pittsburghen sortua. Joseph Franklin Rutherfordek (18691942), bigarren presidentea izan zenak, 1931. urtean Jehovaren Lekukoak izena jarri zion. Izena ez ezik, Russell-en doktrina guztia ere errotik eraldatu zuen.

Gure artean bereziki ezagunak dira atez ate beren sinesmenak zabaltzen dituztelako. Jesukristo itzuli dela eta, horren ondorioz, Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat. Ez dute politikan parte hartzen, ez dute odol transfusiorik onartzen, ez eta erlijio kutsuko jairik ere (Eguberriak, Inauteriak, urtemugak, e.a.) Beste erlijio edo sinesmen guztiak satanikotzat jotzen dituzte.

Jehovaren Lekukoen erlijioa 1915ean sartu zen Espainian: oso aktiboki aritu ziren 1939ko otsailaren 2an Francok legez kanpo utzi zituen arte (katolizismoa izan ezik, beste erlijio guztiak ere legez kanpo utzi zituen). Europan, milaka Lekukok Hitlerren jazarpen bortitza jasan zuten eta horietako asko kontzentrazio esparruetan hil ziren. Halere, Frankismoaren garaian, Lekukoek klandestinitatean beren sinesmenak zabaltzen segitu zuten; haien zenbait partaide-buru urte luzez kartzelan izan ziren eta fededun bat, Tenerifeko Antonio Gargallo Mejia, fusilatua izan zen.

Ebanjelioa aldarrikatzeko asmoz, 1957an Lekukoen zenbait aitzindari Bilbora eta Donostiara joan ziren bizitzera; haien inguruan osatu ziren lehen kongregazioak. 2010eko hasieran. 61 kongregazio zituzten EAEan (36, Bizkaian; 21, Gipuzkoan; eta 4, Araban): guztira, 4.670 fededun. Erlijio horretako fededunen profila askotarikoa da, bai egoera sozioekonomikoaren alorrean, bai heziketa eta formakuntzarenean. Hizkuntzari dagokionez, Hego Euskal Herrian bilera gehienak gaztelaniaz izaten dira; halere, azken urteotan, erlijio horretara gero eta etorkin gehiago ari direnez hurbiltzen, zenbait bilera ingelesez, txineraz eta beste hizkuntzetan ere egiten dituzte, beharren arabera. 2012an, lehen aldiz bilerak euskaraz egiten hasi ziren.

Egoera legalari dagokionez, Jehovaren Lekuko Kristauak Espainiako Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatu ziren 1970an (1970/07/10eko 024-SG/A zenbakia). 2006an «Errotze nabaria» estatusa lortu zuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]