Edukira joan

Jean Robin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Robin
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1738
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1821 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 375

Jean Robin (Donibane Lohizune, Lapurdi, 17381821) euskal idazlea izan zen.

Apaiza zen.

Robinek kopiatua gordetzen da Uztaritzeko apaizgaitegian Haranederren Testament Berria. XVIII. mendearen bukaerako eskuizkribu bat ere gordetzen da Uztaritzen, Vinsonek aurkitu zuena, Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, aita Begirungarri Migel-Aingeru Marin chikien donepilaco fraideac egina eta Lapurdiko Eliza gizon batec berriro Escuararat itzulia, Miguel Angel Marínen obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana, para servir a las jóvenes que aspiran a la perfección). Lau liburuki ditu, eta nabarmen ageri da Larramendiren eragina.

« Particularidad notable de esta obra es la introducción masiva de neologismos, sea de origen larramendiano o sea de propia invención. Si ello se debe de hecho a influencia larramendiana, sería una prueba de las mutuas influencias entre las dos Vasconias, la española y la francesa, influencias que nunca han dejado de existir, a pesar del relativo aislamiento y desconocimiento mutuo en que ambas partes han vivido »
Villasante, 1979, 116. orrialdea.

Vinsonen iritziz, Robinena izan daiteke itzulpena; baina, Lafitteren ustez, Robinek kopiatzaile-lana besterik ez zuen egin. Jose Antonio Mujikak frogatu du Martin Duhalderen lana dela.

Patri Urkizuren ustez, Robinenak dira zenbait bertso-lan: Altxa dezagun boza eta kanta gora, Non othe naiz ni aurkhitzen, Senperen egin dute besta bat handia, Setiatuak gabeaz, eta Zer egin zare koplari zaharra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mujika, Jose Antonio (arg.), 2010, Birjinia, edo donceil christaba, Bilbo: Euskaltzaindia.
  • Ikus, gainera

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Kanpo-loturak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]