Jean Elizalde
Jean Elizalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Zerbitzari |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Jean Elizalde Salaberri (Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a - Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a)[1], izengoitiz Zerbitzari, Azkaindarra eta Bilharia deitua, euskal idazle eta apaiza izan zen. Gerezietako erretorea izan zen, baina aurretik Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez. 1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, fronteko berri ematen zuten artikuluak idatzi zituen. Ondoren, Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean.
Zenbait obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta mila esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elizaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkarian plazaratu ziren. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- LVII.a gerlan (1995, Alberdania)
Besteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantari berria (1920, A. Foltzer)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azkaine gure sorterria (1985, Elkar)
Atsotitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atsotitz, zuhur-hitz eta erran-zahar (1936, La Presse)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jean Elizalde, zubitegia.armiarma.eus
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Elizalde literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
- Jean Elizalde Euskal Kultur Erakundearen webgunean
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |