Jean-Pierre Thystère Tchicaya
Jean-Pierre Thystère Tchicaya | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: 2007ko Kongoko Errepublikako Parlamenturako Hauteskundeak
Hautetsia: 2002 Republic of the Congo parliamentary election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Pointe-Noire, 1936ko urtarrilaren 7a | ||||||
Herrialdea | Kongoko Errepublika | ||||||
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 2008ko ekainaren 20a (72 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Rally for Democracy and Social Progress (en) |
Jean-Pierre Thystère Tchicaya (Pointe-Noire, 1936ko urtarrilaren 7a - Paris, 2008ko ekainaren 20a) Kongoko Errepublikako jarduneko presidentea izan zen 1979an.
Parisen ikasi zuen eta Kongora itzuli zen Chaminade Lizeoa zuzentzera. Kongoko Laneko Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen eta 1971n hezkuntza ministro izendatu zuten. Joachim Yhombi-Opangoren dimisioaren ondoren, hiru egunez behin-behineko presidentea izan zen (1979ko otsailaren 5etik 8ra), Denis Sassou-Nguessok boterea hartu zuen arte. 1979tik 1984ra ideologia eta hezkuntza arduraduna izan zen alderdiaren barruan. 1984an atxilotu eta 1988an amnistiatu izan zen. 1990ean alderdi bakarretik banandu eta oposizioko alderdi bat sortu zuen. Pascal Lissoubaren presidentetzan ministro izan zen eta gero Pointe-Noireko alkate 1994 eta 1997 bitartean. 1997ko gerra zibilean Bernard Kolélasek ministro izendatu zuen baina hilabete geroago Sassou-Nguessori babesa adierazi zion. Bere azken kargua parlamentuko presidentea izan zen 2002 eta 2007 bitartean.