Edukira joan

Javier Sotomayor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Sotomayor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Sotomayor Sanabria
JaiotzaLimonar (en) Itzuli1967ko urriaren 13a (57 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Men's high jump world record progression (en) Itzuli2023ko irailaren 8a1,36
Men's high jump world record progression (en) Itzuli1989ko uztailaren 29a2,44
Men's high jump world record progression (en) Itzuli1993ko uztailaren 27a2,45
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua80 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm5048790 IAAF: 14169305 Olympic.org: javier-sotomayor Edit the value on Wikidata

Javier Sotomayor (Limonar, Matanzas, Kuba, 1967) altuera jauzilaria da, XX. mendearen bukaerako atletismoko izar handienetako bat.

Hamabost urte besterik ez zuela, bi metrotik gorako jauzia egin zuen. 1984an, Kubako marka hautsi zuen lehen aldiz, 2,33 metroko jauziarekin. Erromako Munduko Txapelketetan (1987), gaizki aritu zen, eta bederatzigarren geratu zen; hala ere, urte hartan bertan, urrezko domina lortu zuen Panamerikar Jokoetan. Hurrengo urtean, Salamancan (Espainia), munduko errekorra hautsi zuen lehen aldiz (2,43 metro). 1989an, marka psikologiko bat hautsi zuen: 2,44 metro (alegia, zortzi oin, neurri-sistema anglo-saxoian). 1990ean, Godoy entrenatzailea hil zitzaion, eta, hurrengo urtean, min hartu baitzuen, ezin izan zuen munduko txapelketan parte hartu. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, urrezko domina lortu zuen, 2,34 metroko jauziarekin. 1993an, Stuttgarten, Munduko Txapelketa irabazi zuen lehenengo aldiz (1991n, zilarrezko domina lortu zuen, eta 1995ean ere bai), eta munduko errekorra hautsi zuen berriro: 2,45 metro. 1997ko abuztuan, Atenasen, Munduko Txapelketa irabazi zuen bigarrenez. 1999an, bi urtez lehiatzeko aukera debekatu zioten, dopin-kontrol batean kokaina kontsumitu izana leporatuta. Alabaina, Nazioarteko Atletismo Federazioak barkatu egin zioten zigorra, eta, hiru hilabeteko entrenamenduaren ondoren, zilarrezko domina eskuratu zuen Sydneyko Olinpiar Jokoetan. Hogeita hamalau urte zituela utzi zion garaiera-jauzilari izateari. Bestalde, Kiroletako Asturiasko Printzea saria eman zioten 1993an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Sotomayor Aldatu lotura Wikidatan