Javier Olaeta
Itxura
Javier Olaeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1923ko irailaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Gernika-Lumo, 2016ko apirilaren 6a (92 urte) |
Familia | |
Aita | Segundo Olaeta |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Javier Olaeta Torrezuri (Gernika, 1923ko irailaren 16a - ib., 2016ko apirilaren 6a[1]) bizkaitar dantzaria eta abeslaria izan zen, Segundo Olaetaren semea.
Ingeniari kimikoa zen, eta aseguruetan ere diplomatu zen. Elai-Alai dantza-taldeko kidea izan zelarik, taldearekin Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan ibili zen. Elai-Alai dantza-taldearen zuzendaria izan zen 1991. urtean Gernikan jende aurrera berriro agertu zirenean. 2009. urtean Olaeta balletak: amets baten koreografia erakusketa aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Agiritegian Olaeta Torrezuri neba-arrebek 2008an Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan eman zioten ondare-funtsa ospatzeko; 2010eko martxora arte egon zen ikusgai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.