Edukira joan

Javier Agirresarobe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Agirresarobe
Bizitza
JaiotzaEibar1948ko urriaren 10a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZinema-eskola ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazki-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

IMDB: nm0013761 Allocine: 46416 Allmovie: p79141
Souncloud: Javier-Aguirresarobe Discogs: 2798123 Edit the value on Wikidata

Javier Agirresarobe Zubia (Eibar, Gipuzkoa, 1948ko urriaren 10a -) Euskal Herriko argazkilaria eta zinemako argazki-zuzendaria da, Europako argazki-zuzendari onenetakoa.[1][2] Bere karreran zehar hogeita hamarretik gora filmen argazkiaz arduratu da, zuzendari garrantzitsuenekin elkarlanean.

Besteak beste, Segoviako ihesa (1981), La muerte de Mikel (1982, Mikelen heriotza), Luna Negra (1989), Bwana (1996) eta Plenilunio (2000) egin ditu Imanol Uriberekin; 27 ordu (1986) eta Secretos del corazón (1997) Montxo Armendarizekin; Beltenebros (1991) eta El perro del hortelano (1997) Pilar Mirórekin; La madre muerta (1993) Juanma Bajo Ulloarekin; Tierra (1996) Julio Medemekin, La niña de tus ojos (1998) Fernando Truebarekin eta 2001eko Alejandro Amenabarek zuzendutako The Others filma.

Goya Saria ere irabazi izan du bere lanarengatik behin baino gehiagotan: 1992an (Beltenebros), 1996an (Antártida) eta 1997an (El perro del hortelano), besteak beste. 1995ean bere lanbideari buruzko liburua argitaratu zuen Euskadiko Filmategiaren eskutik, En el umbral de la oscuridad izenburuaz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]