Janet Jackson
Janet Damita Jo Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1966ko maiatzaren 16a - ) estatubatuar abeslari, dantzari eta aktorea da. Zineman eta telebistan izandako paper garrantzitsuak direla eta zein bere musika arrakasten ondorioz ezaguna da. Forbesa ldizkariaren arabera espektakuluaren munduko emakume aberatsenen artean dago. Jackson familiako txikiena, The Jacksons telebista saioan hasi zuen bere karrera, 1976an. Ondoren beste hainbat telesail arrakastatsutan agertu zen, Good Times edo Fame gisa.
1982tik aurrera A&M Recordsekin kontratua sinatu zuen, R&B eta pop musikaren ikono bilakatuz. 1991an Virgin Recordsekin bi kontratu handi sinatu zituen, industriako artista ordainduenen artean sartuz. Bere lehen albuma konpainia horrekin janet. (1993) izan zen, sex symbol irudi publikoa eskainiz, bere lanean sexualitatea sartuz. Urte horretan bertan bere lehen filma grabatu zuen: Poetic Justice. Hortik aurrera aktore lana abeslari lanarekin uztartu zuen. 1990ko hamarkadako bigarren emakume abeslaririk arrakastatsuena izendatu zutn.
120 milioi diska saldu ditu. RIAAren arabera Ameriketako Estatu Batuetako historian diska gehien saldu dituen hamaikagarren emakume abeslaria da, 26 milioi diskarekin. 2008an Billboard aldizkariak 100 artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta Janet 7. postuan jarri zuten. 2010ean, aldizkari berak, 50 R&B artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta 5. postuan jarri zuen.