James McDivitt
James Alton McDivitt (Chicago, 1929ko ekainaren 10a - Tucson, 2022ko urriaren 13a) estatubatuar astronauta izan zen.
1951n USAFen sartu zen eta pilotu gisa parte hartu zuen Koreako Gerran. 1959an ingeniaritza aeronautikoan graduatu zen Michigango Unibertsitatean.
1962an NASAk programa aeroespazialerako aukeratu zuen. Mc Divitt Gemini 4 misioko komandantea izan zen. Bertan, Edward White izan zen ontziz-kanpoko lehen ibilaldia egin zuen lehen estatubatuarra.
Apollo 9 misioko komandantea ere izan zen 1969ko martxoan. Berak eta David. R. Scottek eta Russell L. Schweickart kideek osatzen zuten, zeinek astronautak Ilargiaren lurrazalean pausatu behar zituen bidaia-lekua erabili zuten.
1969tik 1972ra Apollo programaren zuzendaria izan zen, 1972ko ekainean NASAtik eta armadatik erretiratu zen arte.