Edukira joan

Jaizkibia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jaizkibia Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako erakunde publikoak biltzen dituen elkartea da, helburutzat Pasaiako badia eta portuaren inguru degradatuak eraberritu eta industria eremuak berreskuratzea duena.

Horretarako, hirigintza, garraio eta bestelako arloetako egitasmoak koordinatu eta sustatzen dituelarik. Erakundea eratzeko 4 milioi euroko hasierako kapitala jarri da.

Pasaiako Portua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pasaiako portuko kanpo ditxoa»

Erakundearen proiekturik garrantzitsuena Pasaiako portu berria eraikitzea izango da. Jaizkibiako ordezkarien aurreikuspenen arabera, zortzi eta hamar urte bitarte beharko dira kanpoaldeko portu berriaren proiektua zehaztu eta eraikitzeko. Jaizkibel mendiaren azpitik trena eta kamioiak pasatzeko bi tunel egin nahi dituzte. Portua eraikitzeko hainbat proposamen izan dira, horietako batek portua kostaldearen ondoko uharte artifizial batean jartzea proposatzen zuen.

Kanpoaldeko portuaren eraikitzeak Pasaiako badia barruko jarduera industrialak kentzea posible egingo luke. Horrela, badia barruko gune horiek eraberritu ahal izango lirateke, etxebizitza, parke eta bestelakoak eraikita euren tokian.

Jaizkibelgo magalean egin nahi duten superportuak Natura 2000 sarean sartutako guneak hartuko lituzke (Europar Batasunak babestutako eremua). Uhartearen proiektuak ere txikizio handia egingo luke, itsaslabarrak suntsitu. Gainera, kutsadura oraingo portuak bezalaxe ekarriko luke; badia barruko kutsadura badiatik kenduko luke, bai, baina kutsadura hori orain arte aski ondo gorde den gune babestu batera eraman besterik ez luke egingo. Eraginkorragoa, merkeagoa eta kalte gutxiagokoa litzateke oraingo portuan bertan kutsadura gutxitzeko neurriak hartzea, eta badiako bizi baldintzak hobetzeko inbertsioak egitea.

Portu horretan garraiatutako zamak kudeatzeko beharko litzatekeen lekuak —"portu lehorra" deritzonak— Lezoko baserrialdea suntsituko luke. Kritikoen ustez, Jaizkibia erakunde izatearen arrazoi nagusia da gutxi batzuen poltsikoak betetzea: denon ondarea den hura, gutxi batzuen interesetarako suntsitzea. Pasaiako badiako birgaitzearen inguruan batzuek negozio handia egin nahi dute. Porlanez josi Jaizkibelgo kostaldea eta inguruak, eta oraingo portua ere berentzat hartu, aske geratuko diren lurretan etxebizitza eta eraikinekin espekulatzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]