Edukira joan

Jagoba Arrasate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jagoba Arrasate

(2013)
Bizitza
JaiotzaBerriatua1978ko apirilaren 22a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE B /
Eibar KE /
Lemoa Kirol Elkartea2001 / 2002
Beasain Kirol Elkartea2002 / 2003
Elgoibar Kirol Kluba2003 / 2005
Club Portugalete2005 / 2006101
Amorebieta Kirol Elkartea2006 / 2007
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera169 zentimetro

Jagoba Arrasate Elustondo (Berriatua, Bizkaia, 1978ko apirilaren 22a) futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea da.

Jokalari gisa Realeko gazte mailetan ibili zen, baina bere futbolari ibilbide osoa maila baxuko taldeetan izan zen.

Jokatzetik erretiratu ondoren entrenatzaile bilakatu zen, bere herriko klubean. Ondoren Elgoibarren aritu zen bi urtez, bai eta bitan play-offeko postua lortu ere. 2010ean Zubietan hasi zen Realeko gazteak entrenatzen. Gero, lehenengo taldeko entrenatzailearen laguntzailea izan zen. 2013ko ekainean, Philippe Montanierrek postua uztean, Realak entrenatzaile izendatu zuen Arrasate,[1] eta lan horretan jardun zuen harik eta 2014ko azaroan klubak entrenatzaile postutik kendu zuen arte.[2] 2014 abenduan errealarekin zeukan kontratua desegiteko akordiora iritsi zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Jagoba Arrasate Realaren entrenatzaile berria», Realsociedad.com, 2013-06-08.
  2. Komunikatu ofiziala, Realsociedad.com, 2014-11-02.
  3. Arrasate, Lumbreras eta Alkizaren kontratu desegitea, Realsociedad.com, 2014-12-01.