Indila
Indila | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adila Sedraïa |
Jaiotza | Paris, 1984ko ekainaren 26a (40 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Indila |
Genero artistikoa | Raïa rhythm and bluesa pop musika folk-pop (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Music France (en) |
Adila Sedraia, ezizenez Indila (Paris, 1984ko ekainaren 26a), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da[1]. 2013an "Dernière danse" singlea atera zuen eta hurrengo urtean orain arteko disko bakarra, Mini World, eta arrakasta handia izan zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen jaio zen arbaso aljeriarrak, egiptoarrak, indiarrak eta kanbodiarrak zituen familia batean[1].
Hastapenak: Rap kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indila 2009an hasi zen musika munduan. Hasieran Frantziako rap musikarien bideotan kolaborazioak egin zituen; Vitaa, L'Algerino, Rohff, Soprano, Admiral T, Nessbeal, DJ Abdel, Axel Tony...[2] Arrakasta handiena Sopranoren "Hiro" abestiarekin lortu zuen, Frantziako zerrendetan 26. postura eta Belgikakoetan 27. postura iritsi baitzen 2010ean[3]. 2012an Axel Tonyrekin batera "Avec toi" abestia konposatu zuen eta zerrendetan 7. postura iritsi zen[4].
2013-14: Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko azaroan aurreneko singlea kaleratu zuen, "Dernière Danse" izenekoa ("azken dantza"). 2014ko urtarrilaren 18an 2. postura iristi zen eta bi hilabete egin zituen bertan[5]. 2015eko apirilerarte iraun zuen Top200-ean, 77 aste hain zuzen ere. Frantziatik kanpora iTunes plataforman lehen postua eskuratu zuen Grezian eta Errumanian eta bigarrena Turkian[6]. Musika bideoa 2013ko abenduaren 4an atera zen eta 2021ko urtarrilean dagoeneko 700 milioi ikustalditik gora izan zituen.
2014ko otsailean diskoa Mini World atera zuen. "Dernière Danse" single arrakastatsuaz gain beste bi ere atera zituen, "Tourner dans le vide" eta "S.O.S."[7]. "S.O.S." zortzigarren postura iristi zen. Diskoa atera eta lehen asteko salduena izan zen Frantzian. 2014ko azaroan diskoa berrargitaratu zen hiru abestiren bertsio gehigarriekin, "Tourner dans le vide" eta "Love Story" orkestrarekin lagunduak eta "S.O.S." abestiaren berstio akustikoa. 2014ko diskoen artean Frantzian gehien saldu zen hirugarrena izan zen, Polonian salduena eta Belgikan bigarrena. 2014ko MTV Europe Music Awards sarietan Urteko Artista Frantziar onenaren saria eskuratu zuen[8] eta Victoires de la Musique sarietan Urteko diskorik onenaren saria jaso zuen. 2015ean European Border Breakers Award saria jaso zuten hamar artisten artean egon zen[9].
Hurrengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrego urteetan ez du disko berririk atera, baina kolaborazioak egin ditu rap musikariekin. 2015ean "Garde l'équilibre" (H. Magnum) eta 2020an "Carrousel" (Amir Haddad).
2019an "Parle à ta tête" singlea atera zuen eta Frantziako zerrendetan 2. postuan kokatu zen[10].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio diskoak
- Mini World (2014)
Singleak
- "Dernière Danse" (2013)
- "Tourner dans le vide" (2014)
- "S.O.S." (2014)
- "Parle à ta tête" (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) à 05h00, Par ÉRIC BUREAU Le 27 janvier 2014. (2014-01-27). «VIDEO. Indila : le tube surprise de l’hiver» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «Focus : Indila, qui est la révélation musicale de l'année ?» web.archive.org 2017-11-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «lescharts.com - Soprano - Hiro» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «lescharts.com - Axel Tony feat. Tunisiano - Avec toi» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «lescharts.com - Les charts français» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «Le succès international d'Indila ! - Contact FM» www.mycontact.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Indila – Mini World (2014, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «Indila – Timeline featuring albums and other highlights from her career and personal life.» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «The winners - EBBA, European Border Breakers Awards, the awards for best European new music» web.archive.org 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ «Clip "Parle à ta tête" : Indila traverse Paris pour son grand retour» chartsinfrance.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Frantsesez)