Ibilgetu material
Itxura
Ibilgetu materialak aktibo ez-korronteko elementu ukigarriak dira. Jarduera produktibo eta iraunkorrean erabiltzen diren ondasunak dira eta orokorrean zehaztutako bizitza erabilgarria dute. Espainiako kontu-taulako 21. taldean sailkatzen dira. Materialak direnez, inmobilizatu egin daitezke, ordainketa-etena eta hatzekodunen lehiaketa dagoenean. Horien amortizazioa edozein unetan eten daiteke edo handitu, enpresak bere irabazi-helburuetarako egoki ikusten duenean.
Ibilgetu materialaren kontuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira 21. taldean topatu ditzazkegun kontuak:
- 210. Lurrak eta ondasun naturalak: landa-etxaldeak, hirikoak ez diren bestelako lurrak, meatokiak eta harrobiak... sartzen dira talde honetan.
- 211. Eraikuntzak: enpresaren ekoizpen-jardueran erabiltzen diren eraikinak dira.
- 212. Instalazio teknikoak: ekoizpen-prozesuan erabilera espezializatua duten unitateak dira: eraikinak, makineria, materialak, piezak, informatika-sistemak… Instalazio tekniko berezi horietarako behar diren ordezko piezak ere talde honetan sartzen dira.
- 213. Makineria: produktuak ekoizteko erabiltzen diren makinen edo ekipamenduko ondasunen multzoa da. Bertan, barne-garraio elementuak sartuko dira; hau da, enpresatik kanpora irten gabe, pertsonak, animaliak eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen direnak.
- 214. Tresneria: makinekin batera edo autonomoki erabiltzen den tresna eta erremintak sartzen dira hamen.
- 215. Beste zenbait instalazio: Funtzionamendurako elkarri behin betiko lotutako eta amortizazio-erritmo bereko elementuen multzoak, 212 kontuan adierazitakoez bestelakoak; mota horretako instalazioentzat bakarrk balio duten ordezko piezak edo aldagarriak ere hamen sartuko dira.
- 216. Altzariak: bulegoko materiala, altzariak, eta ekipamenduen multzoa da.
- 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak: ordenagailuak eta gainerako ekipo elektronikoak.
- 218. Garraio elementuak: enpresatik kanpo, pertsonak, animaliak eta salgaiak garraiatzeko erabil daitezkeen mota guztietako ibilgailuak.
- 219. Bestelako ibilgetu materiala: 21 azpitaldeko gainerako kontuetan sartu ezin diren bestelako ibilgetu material guztiak. Kontu honetan sartuko dira dituzten ezaugarriengatik ibilgetutzat jotzen diren ontziki eta enbalajeak eta urtebetetik gorako biltegiratze-zikloa duten ordezko piezak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Euskaraz) Aldazabal Etxeberria, M. Edurne; Ipiñazar Petralanda, Izaskun; Saitua Iribar, Ainhoa (2010, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua), Kontabilitate plan orokorra, 232-233. orrialdeak.