Iñaki Iñurrieta
Iñaki Iñurrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soraluze, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Iñaki Iñurrieta Labaien (Soraluze, 1953) euskal idazle, itzultzaile eta irakaslea da. 1991an Zekale artean harrapaka euskaratu zuen, Elkar argitaletxean. Eusko Jaularitzako Kultura eta Turismo Sailaren eta Gipuzkoa-Donostia Kutxaren laguntza jaso zituen. 2013tik 2014ra Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakaria izan zen.[1]
Filologia Erromanikoan eta Kazetaritzan lizentziaduna. itzultzaile autonomoa izateaz gain Irakasle ere izan da Soraluzeko Ametsa Ikastolan eta Euskal Herriko Unibetsitatean. Kazetari-lanak egin zituen HABE aldizkarian eta Donostia Kulturan komunikazio-teknikari ere jardun izan zuen hainbat urtez.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko produkzioaren Inguma datu baseak Iñurrietaren 36 ekarpen jasotzen ditu 32 itzulpen, hiru artikulu eta hitzaldi bat. Bere lan gehienak itzulpenak diren arren eleberri bat ere idatzi zuen 2004an.[3]
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kuskue tanden (2004, Alberdania). 1980ko hamarkadaren hasieran Donostiako ikasle-pisu bateko filologiako ikasle batzuek dena teorizatu beharra izaten dute beti, Oteizaren kume umoretsuak dira.[4][5][6]
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an argitaratu zuen lehen itzulpena (Dersu Uzala, V. Arseniev, Hordago), eta harrezkero ehun titulu inguru itzuli ditu narratiban (J. D. Salinger, T. Capote, D. Diderot…), eta saiakera (J. G. Frazer, Montesquieu, T. Jefferson, EHUren ZIO bildumako zenbait titulu…).[2] Horien artean hauek:
- Casterbridgeko alkatea (1989, Elkar).
- Eskerregite eguneko bisitaria (Thanksgiving Visitor); Truman Capote (1991, Ibaizabal)Eskerregite Eguneko Bisitaria, . 1991. Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta.
- Zekale artean harrapaka; Salinger, J.D. (1991, Elkar)
- Urrezko abarra (James George Frazer) Jakin taldeak bere "Klasikoak" bilduman, Iñaki Iñurrietaren itzulpenaz, bi liburukietan argitaratu zuen: Urrezko abarra I, eta Urrezko abarra II.[7]
- Legeen espirituaz; Montesquieu (1999, Klasikoak)
- Hau ez da ipuina; Denis Diderot (1995, Edelvives)
- Erakundeen soziologia LUCAS MARIN, Antonio; GARCIA RUIZ, Pablo/Iñurrieta Labaien, Iñaki. (2013), UPV/EHU).[8]
- Munduaren historia ekonomikoa: X.- XX. mendeak, Francisco Comín, Mauro Hernández, Enrique Llopís (2013), UPV/EHU)[9]
- (Gaztelaniaz) El cuaderno rojo (Liburu Gorria) (Donostia: Ttarttalo, 2002). Itz. Iñaki Iñurrieta. 2013an berrargitaratua (Arre: Pamiela)
Ikasliburuak (unibertsitaterako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako), dibulgazio liburuak eta material didaktiko ugari ere itzuli du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zuzendaritza berritua EIZIEn, Iñaki Iñurrieta buru EIZIE,
- ↑ a b c Iñurrieta Labaien, Iñaki. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ «Iñaki Iñurrieta Labaien :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ Iñurrieta, Iñaki.. ([2004]). Kuskue tanden. Alberdania ISBN 84-95589-95-8. PMC 433639653. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ Iñurrieta, Iñaki. (2004). «Kuskue Tanden» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ «'Kuskue tanden' liburua kaleratu du Iñurrietak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ Frazer, James George, Sir, 1854-1941.. (1995). Urrezko abarra. Klasikoak ISBN 84-88303-82-3. PMC 850908751. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- ↑ Lucas Marín, Antonio 1945-. (D.L. 2013). Erakundeen soziologia. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-865-6. PMC 879365142. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- ↑ Comín Comín, Francisco, editor. Hernández, Mauro, 1962- editor. Llopis, Enrique, editor.. Munduaren historia ekonomikoa : X-XX mendeak. ISBN 978-84-9860-866-3. PMC 930261359. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Iñurrieta literaturaren zubitegian
- Iñaki Iñurrieta 31 eskutik blogean. (25 artikulu, 2012-2015 urteetan)
- EIZIE NordaNor euskal itzulpengintzaren datu basea Aurkezpen ekitaldia. Iñaki Iñurrieta, Karlos del Olmo, Bego Montorio eta Maite Lopetegi (EIZIE elkartea, Youtube, 2016-05-06).