Howard Carter
Howard Carter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brompton, 1874ko maiatzaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1939ko martxoaren 2a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Putney Vale Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egiptologoa, antropologoa, arkeologoa eta necropolis scholar (en) |
Enplegatzailea(k) | Egypt Exploration Society (en) (1891 - 1899) Supreme Council of Antiquities (en) (1900 - 1905) |
Jasotako sariak | |
Howard Carter (Kensington, Londres, 1874ko maiatzaren 9a - Londres, 1939ko martxoaren 2a) ingeles arkeologo eta egiptologo bat izan zen. 1922an Egiptoko Luxor hiriaren aurrealdean dagoen Erregeen Haranean Tutankhamon faraoiaren hilobia topatzeagatik nazioartean ospetsu bilakatu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterrako Londres hiriburuko Kensington auzoan jaio zen: hamaika seme-alabaz osatutako familia bateko semerik gazteena zen. Aita, Samuel Carter, artista zen. Howard Carter Norfolk hirikoa iparraldeko Swaffam udalerrian hazi zen, inongo heziketa formalik jaso gabe. Aitak marrazketa eta margolaritzaren oinarriak irakatsi zizkion.
1891n, 17 urte zituela, Carterrek Egiptoko indusketa-lanei ekin zien, bertan topatutako idazki eta margoen kopiak marraztuz. Beni Hasan aztarnategian egon zen. Ondoren, William Flinders Petrie-ren tutoretzapean jardun zen.
1899an Egiptoko Zaharkinen Zerbitzuan lan egin zuen, 1905ean eztabaida baten ondoren erakunde hori laga zuen arte. Urte batzuk ekonomikoki estu eta larri ibili ondoren, 1907an Lord Carnarvon britainiar aristokrata ezagutu zuen; berau arkeologiarekiko zaletasuna eta egoera ekonomiko ona zuen gizona zenez, Carter bere indusketa lanetan segitzeko diruz hornitu zuen. Laster, Carter Lord Carnarvonen aztarnategi guztien begirale bilakatu zen.
Tutankhamonen hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lord Carnarvonek aurretik Carter bila ibili zen Tutankhamon faraoi ezezagunaren hilobiaren indusketak finantziatu zituen. 1922ko azaroaren 4ean azkenik Carterrek Tutankhamonen hilobia topatu zuen (gerora KV62 deitu zitzaion), artean Erregeen Haranean hobekien gorde eta topatu izan zen faraoi-hilobia. 1923ko otsailaren 16an, Carter eta Lord Carnarvonek indusketa lanetan jardun zuten, Carterrek ganbera ireki eta Antzinako Egiptoko garaitik ordu arte Tutankhamonen sarkofagoa ikusi zuen lehenbiziko pertsona izan zen.
Topatu zuten materiala zerrendatu ondoren, Carter arkeologia mundutik erretiratu eta bildumatzaile bihurtu zen. 1939ko martxoaren 2an Londresko Kensington auzoan hil zen, 65 urte zituela.
Haren heriotzaren ondoren, eta Tutankhamonen aztarnategian indusketa lanetan ibilitakoek ustez izandako arazoen ondorioz, "Faraoien madarikazio" baten kondaira sortu zen, askoren ustez bertan jardun zuen talde lanak faraoiaren hilobia "profanatu" baitzuen. Halere, kondaira hori ukatzeko, Carterren adin aurreratua aipatu izan da maiz.
Kondaira horretatik egia den gauza bakarra hauxe da: hilobia topatu ostean, Howard Carterren kanarioa kobra batek janda hil zela (suge hori Antzinako Egiptoko faraoien babes ikurra zen).
Howard Carter arkeologoaren gorpua Londresko mendebaldeko Putney Vale hilerrian lurperatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Howard Carter eta Lord Carnarvon 1922an.
-
Errumaniako erreginaren Egiptoko bisita: Carter bigarrena da, ezkerraldetik hasita.
-
Howard Carterren hilobia Londresen.
Bilbiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- T.G.H James, Howard Carter ; The Path to Tutankhamun, Londres: Tauris Parke, 2001.
- Reeves, N. and Taylor, J.H., Howard Carter: Before Tutankhamun, Londres: British Museum Press, 1992.
- The History Of Howard Carter polo Dr. Thomas Schwarz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Howard Carterren hilobia (Ingelesez)