Edukira joan

Hotel Chelsea

Koordenatuak: 40°44′40″N 73°59′49″W / 40.7444°N 73.9969°W / 40.7444; -73.9969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hotel Chelsea
Hotel Chelsea
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°44′40″N 73°59′49″W / 40.7444°N 73.9969°W / 40.7444; -73.9969
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1905
Erabilerahotela
Arkitektura
ArkitektoaHubert, Pirsson & Company (en) Itzuli
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
AEBko Leku Historikoa77000958
Webgune ofiziala

Hotel Chelsea New York hiriko hotel ospetsua da. Bertan artistak, musikariak eta idazleak bizi izan dira eta, horri esker, hotela hiriko bohemiaren gune kultural eta artistiko handia izan zen. 1883an eraikia, bezeroak jasotzen baditu ere, batez ere egonaldi luzeko egoliarrak ditu.

Hotelak bertatik igaro diren artista askok sortutako irudiak eta lanak erakusten ditu. Hau New York hiriko lehen eraikina historiko gisa sailkatutakoa izan zen.

Gaur egun Chelsea Hotela duen adreilu gorriko eraikina 1883an altxatu zen eta 1884an apartamentuen kooperatiba pribatu gisa ireki zen. New Yorkeko eraikinik altuena izan zen 1902ra arte. Garai hartan Chelsea, eta bereziki hotela ireki zen kalea, New Yorkeko antzokiaren barrutiaren erdigunea ziren. Hala ere, urte batzuk geroago, arazo ekonomikoaren eta antzokien kokapen berriaren konbinazioak kooperatiba hondatu zuen. 1905ean, eraikina erosi eta hotel bezala ireki zen. 1946tik aurrera, hotela, Bard familiak maneiatu du, eta, duela gutxira arte, Stanley Bardek zuzendu zuen, ardura 1955an bere aitaregandik hartuta. 2007ko ekainaren 18an, hoteleko zuzendaritza batzordeak Stanley Bard kanporatu zuen. Marlene Kraussek, KBL Healthcare enpresako exekutiboak, eta David Elderrek, Kalifornian bizi den jatorrizko jabe baten oinordekoetako batek, Stanley Bard ordezkatu zuten zuzendaritzan.

Bere ostatu eta egoiliar ospetsuen zerrenda luzea dela eta, hotelak historia zabala du. Arthur C. Clarkek 2001: A Space Odyssey idatzi zuen Chelsean zegoen bitartean, eta Allen Ginsberg eta Gregory Corso poetek elkartruke filosofiko eta intelektualerako leku bezala aukeratu zuten. Dylan Thomas idazlea 1953ko azaroaren 4an alkoholaren pozoitze baten ondorioz hil zen tokia bezala ere ezagutzen da, baita Sex Pistolseko Sid Viciousek bere neska-laguna, Nancy Spungen, 1978ko urriaren 12an hil zenean, sastakatu zuen tokia ere. 2011ko maiatzean, Joseph Chetrit higiezinen sustatzaileak, eraberritze integral bat egiteko asmoz, eraikina erosi zuen, 80 milioi dolarren truke. Proiektuaren ardura zuen Gene Kaufman arkitektoaren hitzetan, hotelaren jatorrizko xarma mantenduko zen, bere eskailera forjatua eta bere pareetatik zintzilik dauden artelanak barne. 2011ko abuztuaren 1.tik hotelak erreserbak egiteari utzi zion, ixteko.[1]

Bezero ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak eta pentsalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira Hotel Chelsean bizi izan diren pertsona ospetsuak.[2] Hona hemen batzuk: Mark Twain, O. Henry, Herbert Huncke, Dylan Thomas, Arthur C. Clarke, William S. Burroughs, Gregory Corso, Leonard Cohen, Arthur Miller, Quentin Crisp, Gore Vidal, Tennessee Williams, Allen Ginsberg, Jack Kerouac, Robert Hunter, Jack Gantos, Brendan Behan, Simone de Beauvoir, Robert Oppenheimer, Jean-Paul Sartre, Bill Landis, Michelle Clifford, Thomas Wolfe, Matthew Richardson, Peggy Biderman, Raymond Foye, René Ricard , Charles Bukowski, Sebastian Carrillo.

Charles R. Jackson, "The Lost Weekend" egilea, Chelsearen bere gelan bere buruaz beste egin zuen 1968ko irailaren 21ean.

Zinema munduko ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stanley Kubrick, Shirley Clarke, Mitch Hedberg, Miloš Forman, Lillie Langtry, Ethan Hawke, Dennis Hopper, Uma Thurman, Elliot Gould, Jane Fonda, Gaby Hoffmann.

Madonna, Patti Smith, Virgil Thomson, Dee Dee Ramone, Henri Chopin, John Cale, Édith Piaf, Joni Mitchell, Bob Dylan (hotel honetan Sara Dylani eskainitako Sad Eyed Lady of the Lowlands abestia idatzi zuen), Janis Joplin, Jimi Hendrix, Sid Vicious, Vasant Rai, Richard Hell, Ryan Adams, Jobriath, Rufus Wainwright, Leonard Cohen, Anthony Kiedis, Bob Marley, Jon Bon Jovi, Ryan Ross, Brendon Urie, Patti Smith, Shirley Manson.

Ikus-arteen artistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larry Rivers, Brett Whiteley, Christo, Arman, Richard Bernstein, Francesco Clemente, Philip Taaffe, Ralph Gibson, Robert Mapplethorpe, Frida Kahlo, Diego Rivera, Robert Crumb, Jasper Johns, Claes Oldenburg, Vali Myers, Donald Baechler, Willem De Kooning y Henri Cartier-Bresson. Harry Smith margolaria eta etnomusikologoa 328. gelan bizi eta hil zen. Alphaeus Cole margolaria 35 urte bizi izan zen hemen, 112 urtekin hil arte.

Moda diseinatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles James 1964tik Hotel Chelsean bizi izan zen. Bere gelan neumoniaz hil zen.

Hotel Chelsea askotan Andy Warholen izarrekin lotu izan da. Hemen zuzendu zuen "The Chelsea Girls" 1966an. Hoteletik igaro ziren izar horien artean hauek aipa ditzakegu: Viva, Larry Rivers, Ultra Violet, Mary Woronov, Holly Woodlawn, Andrea Feldman, Edie Sedgwick, Paul America, Brigid Berlin.

Hotela kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film askotan agertu da hotela:

Abesti askotan agertu da:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]