Hizkuntza laguntzaile
Hizkuntza laguntzailea lehen hizkuntza ezberdinetan mintzatzen diren bi talde edo pertsonen arteko komunikazioa ahalbideratzeko helburuz erabiltzen den hizkuntza eraikia ala eraiki gabea da.
Antzinaroan hizkuntz laguntzaile nagusiak antzinako greziera eta latina izan ziren. Erdi Aroan latina. XVIII. eta XIX. mendeetan frantsesa eta XX. mendetik aurrera ingelesa.
Bestalde, hizkuntza laguntzaile izateko helburuz sortutako hizkuntza eraiki nagusienak interlingua eta esperantoa dira.
Bestalde, hizkuntza laguntzaileak erabiltzen diren munduko eskualdeak ere baudaude: adibidez, Erdialdeko Europan alemana, Sobiertar Batasuneko errepublika ohietan errusiera, Hego Amerika eta Ertamerikan gaztelania, Iparramerikan ingelesa, iparraldeko Afrika eta Ekialde Hurbilan arabiera, mendebaldeko Afrikan swahilia, eta abar.