Edukira joan

Historiallinen Museo (Kemi)

Koordenatuak: 65°44′6.15″N 24°33′52.08″E / 65.7350417°N 24.5644667°E / 65.7350417; 24.5644667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Historiallinen Museo

Kemiko Historia Museoaren eraikin nagusia.

Udalerria Kemi, Lappi
Herrialdea  Finlandia
Garaia 1993an fundatua
Helbidea Sauvosaarenkatu 11, Sauvosaari
Historiallinen Museo (Kemi) is located in Kemi Erdigunea
Historiallinen Museo (Kemi)
Historiallinen Museo (Kemi)
Webgune ofiziala (Finlandieraz)

Historiallinen Museo edo Historia Museoa Kemi finlandiar hirian dagoen herri historiari buruzko museoa da. Sauvosaari auzoan dago, Harribitxi Museotik eta Elur-gaztelutik gertu. Historia erakusketa XIX. mendean Carl Birger Federley arkitekto finlandiarrak eraikitako eraikin dotore batean dago. Hain zuzen, museoaren egoitza nagusia izan baino lehen, eraikin klasizista hau Nordbanken bankuaren egoitza, postetxea, Liburutegi Nagusia eta Farmazia izan zen. 1993an, azkenean, historia bilduma bertara iritsi zen eta azken urteotan, Kemiko eraikin garrantzitsuenetarikoa bihurtu da Jalokivigalleriarekin batera. Helka Savikuja historialaria da museo honen arduraduna eta bertatik, herrialdetik eta mundu osotik pasatzen diren erakusketak ikus daitezke; erakusketa hauek, Finlandia eta bereziki, Kemiko historiarekin zerikusia izan ohi dute gehienetan. Dena den, egonkorra den erakusketa bat ere bada eta honetan, hiriaren bilakaera azaltzen da, alegia, Erdi Aroko arrantza-herri txikia izatetik gaur egungo Lappiko hiri industriala izatera nola heldu den aztertzen da. Guztira, 140 m²-ko espazioa du bildumak eta museoa osatzen duten aretoetan aspaldiko objektu eta argazkiak daude erakusgai. Horrenbestez, Kemiko museo garrantzitsuena da eta urtero ehunka bisitari erakartzen ditu; 2007. urtean, esate baterako, 2.307 lagun izan ziren bertan [1].

Museoa asteartetik igandera dago irekita, 11etatik 17etara astearte eta ostiral bitartean, eta 12etatik 16etara larunbata eta igandetan. Sarrera prezioak 2€ helduentzat, 1€ ikasle, erretiratu eta langabeentzat eta doainik 18 urte azpiko gazteentzat. Gidatutako ibilbideak antolatzen dira finlandieraz eta ingelesez [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
65°44′6.15″N 24°33′52.08″E / 65.7350417°N 24.5644667°E / 65.7350417; 24.5644667