Edukira joan

Hiromu Arakawa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiromu Arakawa
Bizitza
JaiotzaHokkaido (en) Itzuli1973ko maiatzaren 8a (51 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaHokkaido Obihiro Hakuyou High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmangaka, artista, artista bisuala eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm2086079 Allocine: 168945 Allmovie: p708335 Edit the value on Wikidata

 

Hiromu Arakawa (japonieraz: 荒川弘 Arakawa Hiromu?, Tokachi, 1973ko maiatzaren 8a) mangaka japoniar bat da.[1][2] Ezaguna da Fullmetal Alchemist mangari esker, Japonian eta nazioartean arrakasta handia izan zuena, eta bi anime-sailetan egokitu zena.

Bere burua betaurrekodun behi baten itxuraz marrazten du.[2] Bere benetako izena Hiromi da (弘美), baina mangaka gisa Hiromu (弘), bere izenaren bertsio maskulinoa, erabiltzen du.[3]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakawa esnekiak ekoizten dituen landetxe batean jaio eta hazi zen, sei senideko familia batean: lau neska eta bi mutil.[4] Txikitatik mangaka izan nahi izan zuen, eta, eskola garaian, denbora guztia ematen zuen testuliburuetan marrazten.[5] Graduatu ondoren, familiaren landetxean lanean ari zela, olio-pinturako klaseak hartu zituen hilean behin, zazpi urtez.[6] Horrela barneratu zuen lanaren etika, bere zenbait pertsonaiatan islatzen dena,[3] eta Fullmetal Alchemist liburuko "truke baliokidearen" ideia inspiratzen duena[7].

1999ko udan, Arakawa Tokiora joan zen bizitzera, eta gaur egun ere bertan bizi da. Arakawa ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.[8][6] 2007an bere lehen umea izan zuen[2], baina ez zuen amatasun-baja hartu. 2014ko otsailaren 12an jakinarazi zuen bere hirugarren umea egun batzuk lehenago jaioa zela.[6] Horretaz gain, ez dakigu askoz gehiago bere bizitza pertsonalari buruz. Oso irudi gutxi daude bere benetako aurpegia ikusteko. Oro har, behi betaurrekodun baten marrazkiez irudikatzen du bere burua. Inguratzen duen misterioa are gehiago nabarmentzeko, haren agerpen publiko gehienak beste pertsona batek maneiatzen ditu.[3]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiaren landetxean bizi zen garaian, dōjinshi[oh 1] mangak marrazten zituen bere lagunekin. Ezagunenetako bat Shishi Juushin Enbu izan zen, bere lagun Zhang Fei Long-ekin batera egina. Dōjinshi horretak zenbait ideia gero Hero Tales mangan agertu ziren.[8] Yonkoma mangak ere[oh 2] egin zituen Gamest aldizkarirako. Garai hartan, Edmund Arakawa ezizena erabiltzen zuen.[8][6] 1999ko udan, Arakawa Tokiora joan zen bizitzera. Han, Hiroyuki Etō-ren, Mahojin Guru Guru mangaren egilearen, laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea mangaren munduan.[9]

Stray Dog eta Totsugeki Tonari no Enikkusu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bakarkako ibilbidea 1999. urtean hasi zen Stray Dog mangarekin. One-shot[oh 3] bat zen, hau da, kapitulu bakarreko lana, eta Enix argitaletxeko Monthly Shōnen Gangan aldizkarian argitaratu zen.[10] Manga honek, urte berean, lehen saria irabazi zuen 21st Century "Shōnen Gangan" sarien bederatzigarren edizioan.[11]

Stray Dog-ek, fantasiazko/Erdi Aroko mangak, Fultac mertzenario eta gaizkilearen istorioa kontatzen du. Fultac-ek harekin elkartuko den "Stray Dog" izeneko izaki fantastikoa —erdi txakur, erdi gizaki— aurkitzen du.[8] Bere lehen lan serioa izan zen. Denborarekin eragina izango zuen bere ondorengo lanetan, bereziki Fullmetal Alchemistek, batez ere alkimiaren beraren kontzeptuan ("kimika eta magia"), eta baita kimeren kontzeptuan ere.[12]

Urte berean, Totsugeki Tonari no Enikkusu argitaratu zuen. Manga honetan, Enix argitaletxearen eta Arakawak harekin dituen harremanen parodia egiten du.[8]

Shanghai Yōmakikai

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Shanghai Yōmakikai abentura-manga umorezkoaren kapitulu bat argitaratu zuen aurreko aldizkari berean.[13] 2000 y 2006 artean argitaratutako serie irregular bat da, lau kapitulu baino ez duena, eta Shangai futurista bateko deabru-ehiztari baten bulegoaren istorioa kontatzen du.[8]

Fullmetal Alchemist

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko uztailaren 12an, Arakawak Fullmetal Alchemist-en lehen kapitulua argitaratu zuen Monthly Shοnen Gangan aldizkarian.[14] Serieak 108 kapitulu ditu, azkena 2010eko uztailean argitaratua, eta hogeita zazpi liburukitan bildu da.[3] Arakawaren lehen serie luze eta jarraitua da; hari esker, ezagun egin zen nazioartean, eta, beharbada, bere lanik ospetsuena bihurtu zen.[8] Kritikari batzuen ustez, manga honen elementu tematiko ilunak Arakawaren estilo artistikoaren eta FullMetal Alchemisten testuaren konbinazioaren ondorioa dira.[15] Serieak, 2004an, 49. Shogakukan Manga saria irabazi zuen shōnen kategorian (mutil gazteei zuzendutakoa).[16]

Liburuak Amestris herrialdean amarekin bizi diren Edward eta Alphonse Elric anaia gazteen istorioa kontatzen du. Bere ama gaixotasun baten ondorioz hiltzen da eta berpiztea erabakitzen dute giza transmutazioa eskatuz. Transmutazioa alkimistek ere gurutzatzen ez duten tabu bat da. Esperientzia horretatik aurrera, Edwardek ezkerreko hanka galdu zuen, eta anaia txikia, gorputz osoa. Handik aurrera, hainbat esperientzia biziko dituzte, beti ere beren hutsak zuzentzen eta galdutako berreskuratzen saiatuz.[3]

Japoniako Bones (ボンズ Bonzu) estudioak Fullmetal Alchemist manga bi anime-serietan egokitu zuen. Lehenengoan, 2003an, Arakawaren aholkuak izan zituzten hasierako garapenean; hala ere, mangakak ez zuen gidoiaren eraikuntzan parte hartu, eta, horregatik, animearen amaiera eta mangarena desberdinak izan ziren.[7][6] Hala ere, Fullmetal nahiko ezaguna zen bigarren egokitzapen bat justifikatzeko, eta, horregatik, Arakawa 2009an manga amaitzear zegoenean, egokitzapen berri eta leialago bat iragarri zuten: Hagane no Renkinjutsushi: Fullmetal Alchemist, Japonian, eta Fullmetal Alchemist: Brotherhood, Estatu Batuetan. Arakawak bere mangaren amaiera Yasuhiro Irie animearen zuzendariarekin partekatu zuen, eta horrela, 2010eko uztailean mangaren azken kapitulua (108. kapitulua) argitaratu zenean, Brotherhood-en azken pasartea ere aste batzuk geroago eman zuten.[17][7]

Kritikari gehienek manga eta animea bereizten dituzte, hainbat desberdintasun hautematen baitituzte estiloan zein argumentuan.[15][18] Kritikari batek manga emozionalagoa dela azaltzen du, eta animea, ordea, fantastikoagoa.[7] Arakawaren estilo sinple eta ilunak eta haren trazu aukerek kontrastatu egiten dute animearen interpretazio koloretsu eta "karikatureskoarekin".[15][7] Aipamenetan, oro har, animea haurrei zuzendutako produktuen artean sailkatzen dute, eta manga, berriz, nerabe eta helduei zuzendutakoen artean.[15][7]

Fullmetal Alchemist-en lan egiten zuen zuen bitartean, hiru lan argitaratu zituen: Raiden 18 umore beltzeko manga-seriea (2005etik aurrera), Sōten no Kōmori one-shot-a (2006), Bat in Blue Sky tituluarekin ere ezaguna, Hero Tales serie luzea (2006-2010), eta Noble Farmer (2008tik aurrera).[6][8][19]

Raiden 18 2005etik aurrera argitaratutako umore beltzeko manga-serie ez periodiko bat da, orain arte hiru kapitulu baino argitaratu ez duena. Tachibana doktorearen istorioa kontatzen du. Bere denbora-pasa Frankensteins borrokalariak eraikitzea eta beste mediku batzuen Frankensteins-ekin lehian jartzea da. Bere azken sorkuntza Raiden 18 da. Oso izaki ahaltsua da; baina, era berean, errebeldea da eta bere irakaslearen morala zalantzan jartzen du beti, biak etengabe elkarren aurka borrokaraziz.[8]

Sōten no Kōmori

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sōten no Kōmori Japonia inperialeko ninjei buruzko one-shot serio eta dramatikoa da. Ninja istorio oso tradizionala da, Henpukumaru izeneko ninja errebelde bati buruzkoa. Krisi moral eta existentzial bat du, iragan oso ilun batetik askatzeko konpondu beharrekoa.[8]

Hero Tales Arakawaren bigarren serie luzea da. 2006ra arte ofizialki kaleratu ez bazen ere, Hero Tales-en jatorria Arakawa oraindik manga idazle amateurra zen garaian dago. Dennou Sanzoku Bukando izeneko dōjinshi talde batek sortu zuen lehen aldiz, Arakawak eta bere lagun Zhang Fei Longek osatua. Arakawa profesional bihurtu zenean, ideia zahar horietako batzuk berrikusi zituen Genco eta Flag Studioekin batera. Hiruren artean Huang Jin Zhou izeneko talde bat sortu zuten, Hero Tales-en trama garatuko zuena. Arakawa arteaz eta marrazkiez arduratu zen.[8]

Hero Talesek Taito izeneko gazte baten abentura kontatzen du. Bera eta bere gurasoak borroka-maisu boteretsu baten ikasleak dira. Helduarora iristean, Taitok ezpata historiko bat jasotzen du, Kenkaranpu izenekoa, bere maisu Chinen eskutik...[3] Arakawak Studio Flag film-ekoiztetxearekin lankidetzan jardun zuen Hero Tales anime-telesailaren sorreran.[6] Seriearen animerako egokitzapenean, pertsonaien diseinuaren arduraduna izan zen.[20]

2008an Hiromu Arakawa Noble Farmer manga-seriean autobiografia umoretsu eta zorrotza idazten eta ilustratzen hasi zen Hokkaidon bizi izandako haurtzaroa eta gaztaroa gogoan hartuz.[21] Bertan, baserriko bizitzaz eta nekazaritzaz, hiriko bizitzaz eta burura datorkion edozer gauzaz hitz egiten du. Behin eta berriz hitz egiten du esneaz eta horrek osasunerako dituen onurez.[8] 2023an animerako egokitzapena egin zuten telebistan 12 kapitulutan, Youtarou Sawada zuzendaria zela.[22]

2011ko apiriletik 2011ko azarora arte, Arakawak Silver Spoon izeneko bilduma osatu zuen[23] Shogakukan argitaletxeko Weekly Shοnen Sunday aldizkarian.[3][8] Fullmetal Alchemist bezalako fantasiazko beste serie bat idatzi ordez, Arakawak bere buruari desafio egin nahi izan zion manga honetan istorio errealistago bat egiten saiatzean. Laster, Shogakukan argitaletxearen mangarik salduenetako bat bihurtu zen, eta A-1 Pictures-ek 2013ko uztailean egokitu eta anime-sail bat egin zuen.[24]

Lan honek Yûgo Hachikenen bizitza aurkezten du, bigarren hezkuntzan ikasten jarraitu beharko duen gaztea. Gurasoengandik urruntzeko, Ohezoko bigarren mailako nekazaritza eskola aukeratu zuen, Hokkaidoko baserri inguruan ezkutatua. Hachikenen helburu nagusia azterketak gainditzea da, bere gelako lehena izanik. Anbizio hori erraz lortzen dela dirudi, baina bigarren hezkuntzako ikasleak nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotutako bizitza-esperientzia berriak ikasi beharko ditu.[3]

The Heroic Legend of Arslan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, Yoshiki Tanaka japoniar eleberrigilearen The Heroic Legend of Arslan nobela-seriea egokitzen hasi zen Kōdansha argitaletxeko Bessatsu Shōnen Magazine aldizkarian.[25] Shonen motako manga bat da, abenturak eta gertaera historikoak nahasten dituena. Seriea oraingoz osatu barik dago, eta gaur egunera arte 19 liburuki argitaratu dira.[3]

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Sarah Rees Brennan idazlearen The Demon's Lexicon nobelaren edizio japoniarraren azala ere marraztu zuen.[26]2021eko abenduaren 10ean, Yomi no Tsugai bere manga bilduma berria argitaratzen hasi zen Gekkan Shōnen aldizkarian.[27]

Hiromu Arakawak 2023ra arte egindako lanik aipagarrienak[8]:

  • Stray Dog (1999)
  • Totsugeki Tonari no Enikkusu (突撃となりのエニックス) (2000)
  • Shanghai Yōmakikai - Demons of Shanghai (上海妖魔鬼怪) (2000)
  • Hagane no Renkinjutsushi - Fullmetal Alchemist (鋼の錬金術師) (2001 - 2010)
  • Raiden 18 (2005ean lehen eta bigarren zenbakiak; 2010ean, hirugarrena[28])
  • Sōten no Kōmori (蒼天の蝙蝠) (2006)
  • Jyūshin Enbu - Hero Tales (獣神演武) (2006 - 2010)
  • Hyakushou Kizoku - Noble Farmer (2008 - bilduma ez da amaitu)
  • Gin no Sagi - Silver Spoon (2011 - 2019)
  • Arusurān Senki - The Heroic Legend of Arslan (2013 - bilduma ez da amaitu)
  • Yomi no Tsugai - Daemons of the Shadow Realm (2021-bilduma ez da amaitu)

Hiromu Arakawak 2023ra arte jasotako saririk aipagarrienak[1]:

  • 1999: 9th 21st Century Enix saria Stray Dog mangagatik.
  • 2003: 49th Shogakukan Manga Saria, Shōnen category Fullmetal Alchemist mangagatik.
  • 2011: 15th Tezuka Osamu Cultural Prize, "New Artist Prize" kategorian.
  • 2011: 42nd Seiun Saria, "Best Science Fiction Comic" kategorian Fullmetal Alchemist mangagatik.
  • 2012: 5th Manga Taishō Saria Silver Spoon mangagatik.
  • 2012: 58th Shogakukan Manga Saria, Shōnen kategorian Silver Spoon mangagatik.
  • 2013: 1st Contents Award of Japan Food Culture Grand Prize for "Silver Spoon"
  • 2023: 1st Rakuten Kobo's E-Book Manga Award, "I Want to Read it Now! Featured Manga" category for "Yomi no Tsugai"
  • 2023: 7th Tsutaya Comic Award for "Yomi no Tsugai"
  1. Dōjinshi (同人誌) japonierazko terminoak inprimatutako lan autoeditatuak —aldizkari, manga eta nobelak, adibidez— izendatzen ditu. Sarritan, lehendik badiren obretan oinarritzen dira eta artista amateurrek sortzen dituzte, nahiz eta profesional batzuek ere edizio modalitate honetan parte hartzen duten ohiko industriatik kanpo materiala argitaratzeko.
  2. Yonkoma manga (4コマ漫画, «lau gelaxkako manga» edo 4-koma, laburtzeko) tira komikoak osatzeko formatu bat da, eta, oro har, goitik behera ordenatutako tamaina bereko lau panelek osatzen dute.
  3. Komikietan, one-shot bat —hainbat zenbakik edo kapituluk osatzen dituzten serie mugatuak edo aribidean dauden serieak ez bezala—zenbaki edo kapitulu independente bakar batez osatutako lan bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Hiromu Arakawa» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-30 data duen 156235447 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b (Ingelesez) «Hiromu Arakawa» AniList (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. a b c (Ingelesez) «Hiromu Arakawa» MyAnimeList.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  3. a b c d e f g h i (Frantsesez) Nasser, S.. (2023-06-15). «Hiromu Arakawa : Biographie, Œuvres, Futurs projets – Toutes les actus !» www.fredzone.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  4. (Ingelesez) clewilan. «Hiromu Arakawa interview» Tumblr (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  5. (Gaztelaniaz) Hiromu Arakawa. fnac (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  6. a b c d e f g (Frantsesez) Nasser, S.. (2023-06-15). «Hiromu Arakawa : Biographie, Œuvres, Futurs projets – Toutes les actus !» www.fredzone.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  7. a b c d e f (Ingelesez) Donovan, Caitlin. (2014-10-04). «Get to Know Fullmetal Alchemist Manga Artist Hiromu Arakawa» The Mary Sue (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  8. a b c d e f g h i j k l m n (Ingelesez) «Hiromu Arakawa» Fullmetal Alchemist Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  9. (Ingelesez) Arakawa, Hiromu. (2006). Fullmetal alchemist profiles. San Francisco : Viz Media ISBN 978-1-4215-0768-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  10. (Ingelesez) Wong, Amos. (January 2006). «Equivalent Exchange» Newtype USA (A.D. Vision) 5 (1) ISSN 1541-4817..
  11. (Ingelesez) «Hiromu ARAKAWA - Anime News Network» www.animenewsnetwork.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  12. (Ingelesez) «Stray Dog (Manga)» TV Tropes (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. (Gaztelaniaz) J. 'Batto', David. (2008-05-28). «Monográfico: Hiromu Arakawa» Ramen Para Dos (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  14. (Gaztelaniaz) Rivadeneyra García, Alfonso. (2021-07-12). «“Fullmetal Alchemist” cumple 20 años: las razones del éxito de uno de los animes más influyentes de la historia» El Comercio ISSN 1605-3052. (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  15. a b c d (Ingelesez) Gallacher, Lesley-Anne. (2011). «(Fullmetal) alchemy: the monstrosity of reading words and pictures in Shonen Manga» Cultural Geographies 18 (4): 457–473. ISSN 1477-0881. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  16. «Shogakukan Manga Award» www.hahnlibrary.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  17. Anime News Network. FMA: B Ends July 4; Sengoku Basara 2 Starts July 11. .
  18. (Ingelesez) Sementelli, Arthur. (2016-11-14). «Applying Existential Philosophy and Popular Culture Images to Ethics: The Case for Fullmetal Alchemist» Public Voices 14 (1): 28.  doi:10.22140/pv.42. ISSN 1072-5660. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).[Betiko hautsitako esteka]
  19. (Ingelesez) «New Manga Magazine from Square-Enix | ComiPress» www.comipress.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  20. (Ingelesez) Loo, Egan. (2024-02-14). «Hero Tales Anime Staff, First Manga Compilation Announced» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  21. (Frantsesez) Corentin. (2022-10-28). La vie du créateur de Fullmetal Alchemist Hiromu Arakawa sera adapté en animé à travers le manga Silver Spoon - Okibata. OKI BATA.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  22. (Ingelesez) Hyakushou Kizoku. MyAnimeList (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  23. (Frantsesez) «Interview : Hiromu ARAKAWA» AnimeLand 2013-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  24. (Ingelesez) «"Fullmetal Alchemist" author's new series is called "Silver Spoon"» tokyohive (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  25. (Ingelesez) Loo, Egan. (2013-05-07). «Fullmetal Alchemist's Arakawa to Adapt Tanaka's Arslan Fantasy» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  26. (Ingelesez) Loo, Egan. (2024-02-14). «Fullmetal Alchemist's Arakawa Draws Cover for Irish Novelist» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  27. Pineda, Rafael Antonio. (11 de noviembre de 2021). Fullmetal Alchemist's Hiromu Arakawa Launches Yomi no Tsugai Manga on December 10. Anime News Network.
  28. (Frantsesez) «Retour de Raiden-18 (Hiromu Arakawa), 16 Novembre 2010» manga-news.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]