Hentai
Hentai (japonieraz: 変態 ) ⓘ japonieraz «perbertitua» edo «perbertsioa» esan nahi duen hitz bat da. Izan ere, eduki pornografikoa duen manga eta anime generoari egiten dio erreferentzia. [1] Bere sorrera eta garapenaren zergatia japoniarrek estetika eta sexualitatearekin duten harreman historiko eta kulturalarekin lot dezakegu. Horrez gain, Japoniako egoera legal eta ekonomikoak eragin argia izan du bere hedapenean. Hentai hitzaren erabilera asko hazi da mendebaldean, baina Japonian, ordea; maiz beste hitz baliokideak erabiltzen dituzte, hala nola, Juhachi-kin (japonieraz: 18 禁 Debaketatuta 18 [urtetik beherakoentzat] ) .
Ohiko animean bezala, hentai ekoizpen gehienak aurreko mangetan oinarritzen dira. Oro har, hentai animeak kalitate apalagokoak izan ohi dira animazio erregularrekin alderatuz gero, animazioaren eta grafikoen xehetasunak kaskarragoak baitira eta gainera, hainbat motatako parafiliak islatzen dituzte.[2] Erabilitako bilbeak sinpleak eta soilak izan daitezke, baita korapilatsuak eta konplexuak ere. Hentai produkzioak ez dira telebista bidez transmititzekoak; beraz, OVA formatuan (bideoan kontsumitzeko ekoizpen animatuak) merkaturatzen dira. Ordenagailuko bideojoko eta <i id="mwOA">dοjinshis</i> formatuan ere existitzen dira.[1] Hentaiarekin zerikusirik izan ez arren, badira, gainera, eszena erotikoak edo txantxa sexualak([ecchi] (japonieraz: エ ッ チ ) dituzten manga eta anime ugari. [3]
Terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hentai hitzak jatorriz "metamorfosia" edo "eraldaketa" esan nahi duen kanjitik dator. Sexu-testuinguruetan, perbertsioarekin lotutako esanahia izan dezake, batez ere adjektibo gisa erabiltzen denean. Erabilera horietan, «perbertsio sexuala» esan nahi duen hentseiyoku esaldiaren forma laburtua da (japonieraz: 変 態 性欲 ) .[4][5] Categoría:Wikipedia:Artículos con texto en inglés Hentai modu desberdinean definitzen da ingelesez. Oxford Dictionary Online-k honela definitzen du: «Manga eta anime genero japoniarren azpigenero bat, argi eta garbi sexualki esplizituak diren pertsonaiak eta irudiak eta argumentu sexualak dituena». Ez dakigu ingelesezko hitzaren jatorria zein den, baina AnimeNation-en John Oppligerrek 1990eko hamarkadaren hasieran, Dirty Pair-en H-Bomb izeneko dojinshi erotikoa merkaturatu zuenean, webgune askok ikus-eleberri eta joko erotiko japoniarren irudi hautatuak saldu zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Serdar Yegulalp. (30 de enero de 2019). The Basics of Hentai. .
- ↑ Hart, Zhenya. (2 de octubre de 2007). Khentay: v gostyakh u pornoskazki. .
- ↑ «Ecchi» Anime News Network.
- ↑ Livia, Anna; Kira, Hall. (1997). Queerly Phrased: Language, Gender, and Sexuality. Oxford University Press.
- ↑ McLelland, Mark. (Enero de 2006). «A Short History of Hentai» Intersections: Gender, History and Culture in the Asian Context (12).