Edukira joan

Hemiaminal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika organikoan, hemiaminala talde funtzional bat edo konposatu kimiko mota bat da, non hidroxilo talde bat eta amina bat dauden karbono atomo berari lotuta: -C(OH)(NR2)-. R hidrogenoa edo alkilo-talde bat izan daiteke. Hemiaminalak bitartekariak dira aminetatik eta karboniloetatik iminak sintetizatzeko bidean[1].

Hemiaminalak aldehido edo zetona baten eta amina baten erreakzioaren lehen urratsa izaten dira. Esaterako, karbazolaren amina sekundarioaren eta formaldehidoaren erreakzioak hemiaminal bat sortzen du[2].

Saxitoxinaren sintesi asimetriko totalaren urrats giltzarria da hemiaminala sortzea[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urbansky, Edward T.. (2000-12-01). «Carbinolamines and Geminal Diols in Aqueous Environmental Organic Chemistry» Journal of Chemical Education 77 (12): 1644.  doi:10.1021/ed077p1644. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  2. «Molbank 2003» web.archive.org 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  3. Fleming, James J.; McReynolds, Matthew D.; Du Bois, J.. (2007-08-01). «(+)-Saxitoxin:  A First and Second Generation Stereoselective Synthesis» Journal of the American Chemical Society 129 (32): 9964–9975.  doi:10.1021/ja071501o. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hemiaminal

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]