Edukira joan

Hans Urs von Balthasar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hans Urs von Balthasar

kardinal

1988ko ekainaren 28a -
Bizitza
JaiotzaLuzerna1905eko abuztuaren 12a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBasilea1988ko ekainaren 26a (82 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St. Leodegar (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, apaiz katolikoa eta itzultzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia
balthasarbooks.com eta balthasarspeyr.org

Hans Urs von Balthasar (Luzerna, 1905eko abuztuaren 12a - Basilea, 1988ko ekainaren 26a) suitzar teologo eta apaiz katolikoa izan zen.

Alemaniar literatura ikasi zuen Zuricheko Unibertsitatean. 1929a Jesusen Lagundian sartu zen. Ondoren filosofia ikasi zuen Pullachen eta lau urtez jesulagunen eskolan aritu zen Lyonen teologia ikasten. 1936an apaiz ordenatu zuten. 1940tik aurrera, Basilean kapilau izan zen eta liburuak eta artikuluak argitaratzen hasi zen.

Basilean Adrienne von Speyr protestantea ezagutu zuen eta katolizismora bihurtzen lagundu zion. Hamasei urtez von Speyrrek gai espiritualei buruzko hirurogei bat liburu diktatu zizkion von Balthasarri. 1945ean elkarrekin San Joan Komunitatea sortu zuten eta Balthsarrekin jesuitak utzi zituen.

Joseph Ratzinger eta Henri de Lubacekin batera, Communio egunkari teologikoa sortu zuen 1971n. Laurogeita bost liburu, bostehun bat artikulu eta ehundik gora itzulpen idatzi zituen. Edertasunari (Jaunaten loria), ontasunari (Theo-Drama) eta egiari (Theo-logika) buruzko trilogiagatik da ezaguna.

Joan Paulo II.ak kardinal izendatu zuen, baina konsistorio baino lehen hil zen.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herrlichkeit (Jaunaren loria)
  1. Schau der Gestalt (1961)
  2. Fächer der Stile: Klerikale Stile (1962)
  3. Fächer der Stile: Laikale Stile (1962)
  4. Im Raum der Metaphysik: Altertum (1965)
  5. Im Raum der Metaphysik: Neuzeit (1965)
  6. Theologie: Alter Bund (1967)
  7. Theologie: Neuer Bund (1967)
  • Theodramatik (Theo-Drama)
  1. Prolegomena(1973)
  2. Die Personen des Spiels: Der Mensch in Gott (1976)
  3. Die Personen des Spiels: Die Personen in Christus (1978)
  4. Die Handlung (1981)
  5. Das Endspiel (1983)
  • Theologik (Theo-Logika)
  1. Wahrheit der Welt (1985)
  2. Wahrheit Gottes (1985)
  3. Der Geist der Wahrheit (1987)
  • Apokalypse der deutschen Seele (1937-39)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]