Hande Kader
Hande Kader | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urfa, 1993ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Turkia |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Heriotza | Istanbul, 2016ko abuztuaren 12a (23 urte) |
Heriotza modua | Feminizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | sexu-langilea eta LGBT ekintzailea |
Hande Kader (Şanlıurfa, Turkia, 1993a - 2016ko abuztua) turkiar emakumezko ekintzaile transexuala zen. Hande Kader Turkiako LGBT komunitateko aurpegi ezaguna zen, 2015ean Istanbulgo Gay Harrotasunaren desfilea indarrez deuseztatzen ari ziren polizia-indarrei aurre egiten ari zitzaienean atera zioten argazki batengatik.[1] 2016ko abuztuan bere pisukidea zen Davut Dengiler-ek Handeren desagerpena salatu zuen. Egun batzuk geroago, 2016ko abuztuaren 12an, Handeren hilotza agertu zen Istanbulgo Zekeriyaköy azokaren errepide-bazterrean mutilazio, erredura eta bortxaketa zantzuak zituela.
Hande sexu-langilea zen eta bezero baten autoan sartzen ikusi zuten azkenekoz. Erailketaren unean 23 urte zituen.
Bere hilketak haserrea piztu zuen eta protesta ugari egon ziren Turkiako gizarteak transgenero pertsonei ematen dien tratu txarra salatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arruabarrena Azkarate, Sara. (2016-08-22). «Hande Kader ekintzaile transexuala hil dute Istanbulen» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).