Hamarreko handi
Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2][3] Adibide bat, Benito Lertsundi eta Jon Maiaren Itsasoari begira abestia da.
Hamarreko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[4]
Hamarreko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta bost puntuko handi Iparraldean.[2]
Adibidea: Itsasoari begira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaz--pi men--de--ko / gau--e--an gau-de // Gu--re lo--re e--ta sa--si
- 1......2...3.......4.....5..../.6......7...8...9.....10 // 1.....2...3...4...5...6..7...8
Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:
- Zazpi mendeko gauean gaude (10)
- Gure lore eta sasi (8a)
- Irrintzi oihu,ele eta ulu (10)
- Marmario eta garrasi (8a)
- Haize, enbata, brisa, galerna (10)
- Gaur garbi bihar nahasi (8a)
- Xake taularen zuri beltzetan (10)
- Arrats gozo egun gazi (8a)
- Ai itsasorik ez bageneuka (10)
- Zeri so negarrez hasi (8a)
Doinu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzaren Datu-Basean 73 doinu eskaintzen dira[5][6][7][8]
Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauek:
- Hil da Canovas fuera Canovas[9]
- Itsasoari begira (Azken arnasa eman nahi nuke)[8]
- Amodioa gauza tristea[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ a b «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Hamarreko handia - Bilaketa» bertsoa.eus (bertsoa.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko handiko doinuak - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «"Hamarreko hnadia" bilaketaren emaitza BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsolari elkartea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ a b «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).