Hélène Feillet
Hélène Feillet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joséphine Jeanne Hélène Feillet |
Jaiotza | Paris, 1812 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biarritz, 1889ko abenduaren 9a (76/77 urte) |
Familia | |
Aita | Pierre Jacques Feillet |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | litografoa eta margolaria |
Lantokia(k) | Paris eta Madril |
Joséphine Jeanne Hélène Feillet, (Paris, 1812ko azaroaren 2a - Biarritz, 1889ko abenduaren 9a)[1][2], Euskal Herriko margolari eta litografoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hélène Feillet Hélène Pernotinen eta Pierre Jacques Feillet artistaren alaba zen [oh 1].
1835 eta 1840 bitartean bineta sorta bat grabatu zuen Félix Morelek (Bayonne, vues historiques et descriptives) eta Charles-Henri Hennebuttek (Album des deux frontières, Guide du voyageur de Bayonne à St Sébastien) sinatutako bilduma batzuentzat. Azken hori bere ahizparekin ezkondu zen, Blanche Feillet-Hennebutte, bera ere litografoa.
1850 eta 1870 bitartean, zenbait eskuliburu zientifiko ilustratu zituen.
1836tik erakusketak egin zituen, eta, 1855ean, erakusketa bat egin zuen Londresen.
Margolari osoa izan zen, izan ere, denetarik egin zuen: paisaiak, erretratuak, eszena historikoak eta hainbat eta hainbat eszena etnografiko. Hark margotu Orleansko dukearen eta dukesaren iritsiera Baionara (1842) barne ministerioak egindako enkargua izan zen.
Bi helbide hauetan bizi izan zen: Parisen, Enfer 2 karrikan, eta Baionan, Galuperie karrikan.
Gaur egun, Baionako kale batek haren izena du.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pierre Jacques Feillet guardia inperialeko ehiztarien erregimenduko antzinako kide izan zen. Saint Didier-en larriki zaurituta gertatu ondoren, armada utzi eta margogintza ikasten jarri zen Parisen 1814an lehenengo Pernotinekin, eta ondoren, Girodetekin. Irakaslearen alabarekin ezkondu zen, Hélène Pernotin, eta litografian murgildu zen erabat. 1834an, Baionako marrazketa eskolaren zuzendaritza hartu zuen. Angelun hil zen 1855ean Daguerre etxean, Brindos auzoan. Hélènek etxe hori Vauréaleko bizkonteari saldu zion 1876an. Pierre Feilletek eta Hélène Pernotinek hiru seme-alaba izan zituzten: Hélène Joséphine Madeleine, ezkongabea (artikulu honen gaia), Blanche, Charles Hennebutten emaztea, litografoa bera ere, eta Armand Léon, Parisen irakasle ibiliko zena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Parisko Artxibategi berreraikia, jaiotza agiriak, 1812 urtea (jaiotza aktak Pariseko helbidea baieztatzen du).
- ↑ Pirinio Atlantikoetako Artxibategia, Biarritzeko komuna, heriotza agiria, 173 zenbakia, 1889 urtea[Betiko hautsitako esteka].
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Kostaldea Feuillet ahizpen obretan erakusketa birtuala.
- Feillet ahizpak - Euskal herria irudietan erakusketa birtuala