Edukira joan

Grandas de Salime

Koordenatuak: 43°13′04″N 6°52′33″W / 43.2177°N 6.8757°W / 43.2177; -6.8757
Wikipedia, Entziklopedia askea
Grandas de Salime
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
AlkateaEustaquio Revilla Villegas
Izen ofizialaGrandas de Salime
Posta kodea33730 - 33739
INEk ezarritako kodea33027
HerriburuaGrandas de Salime
Geografia
Koordenatuak43°13′04″N 6°52′33″W / 43.2177°N 6.8757°W / 43.2177; -6.8757
Map
Azalera112,55 km²
MugakideakSantalla d'Ozcos, Samartín d'Ozcos, Pezós, Allande, Negueira de Muñiz eta A Fonsagrada
Demografia
Biztanleria765 (2023)
−9 (2022)
alt_left 409 (%53,5) (%55,7) 426 alt_right
Dentsitatea7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaO
grandasdesalime.es
Grandas de Salimeko Enbalsea

Grandas de Salime Asturiasko mendebaldean dagoen udalerria da, Eo-Naviako eskualdean kokatutakoa.

Asturias Printzerriko mendebaldeko eskualdearen barnealdean dago, Galiziako Lugo probintziaren hegoaldean eta Santalla d'Ozcos, Pezós eta Allande udalerriek mugatuta.

950 biztanle inguru ditu. Bere hiriburua Grandas hiria da.

Salime urtegia, 1954ean inauguratua, Navia ibaian eraikia, udalaren eta eskualdearen ezaugarri garrantzisua da.

Udalerria, Doneiakue bidearen etapa bat bezala ere da ezaguna. Bide primitiboaren Asturiaseko azkenengo tramoa da, Galiziako “Puerto del Acebo”-ra sartu baino lehen.

Eonaviego (galiziera-asturianoa) hitz egiten den udalerrietako bat da.

Historiaurrea eta Erromanizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak hainbat ondar utzi ditu, hala nola kazoletak, figurak, aizkorak… hau dena, Chao de Cereixeira, el Pico de la Cancela eta Bornela Mendiko tumuloetan aurkitu ziren. Xorengan eta Zarron, hilobi hondarrak daude.

Aro-kastreinua, Chao San Martin kastroa, Pelou kastroa edota Valabilleiro kastroa utzi zituen.

Kastro hauek Lucense sekotearen barruan zueden, herri galaiko prerromanikoen bizilekua zen. Bertan zeltak bizi izan zire. Gaur egun, Asturiaseko talde arkeologiko batek kastroak aztertzen ditu.

Garai erromanikoa, eragina izan zuen sektore hauetan, zona haueta meatzari aktibitatea oso garrantzitsua zelako arnaztegi auriferoak zeudelako. Oraindik kontserbatzen dira Penafuradan egindako tunelak, Valabilleiroko meatzagietara ura eramateko.

Erdi Aroa eta Aro Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten da Erdi Aroan bazegoela Granda deituriko eskualdea, gaur egungo hiria baino azalera handiagoa zuena. Vilanova d'Ozcos Monastegia eragin handia izan zuen lur eta eskualde mugakide hauetan.

Fernando II.a Leongoa, Oviedoko katedralari San Salvador de Grandako lurrak eta Bouróngo Gaztelua egiletsi zion, eta bere boterea hedatu zuen mendebaldeko zona guztian zehar. Donejakue Bidearen eraginez, eskualdea aberaztu zen.

XVI eta XVII garaietan Felipe II.aren  beherakadarekin batera, eliza ovetensea bere hegemonía galdu zuen.

XVIII garaiaren ostean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII eta XIX garaien tartean, Granda eta Salime eskualdeei ordenantza berriak ematen zaizkio, eta hauek gutxi iraungo dute, Grandas-eri emango zaiolako partidu judiziak baten ordenantza. 1836. Urtean, Salime udalerria Grandarekin baterabildu ziren, gaur egungo Grandas de Salime eskualdeari izena ematen.

Aldaketa berriak egongo dira, eta 1883 an Grandas de Salime, Cangas del TIneo distritoarekin bat egingo dute.

XIX izan ziren beste gertaera batzuk, Independientzia gerra eta gerra Karlistak ziren, non Gomezen kolumna karlista, Cristina de Famosaren 3.000 gizon barreiatu zituen.

1945 aren amaieran enbalsea eraikitzen hasten dira. Gerraren ostean, zinegotzia suspertzen saiatu zen, eta Presa de Grandas de Salime eraiki zen. Lurraldeak gorakada izugarria jasan zuen, eraikinaren eraginez, éxodo rural bat sortu zen, aurretiko prezedente barik, lur emankorren beherakadaren, herrien galera uren azpian edota herrien arteko komunikazio faltaren eraginez. 685 hektarea urperatu ziren. 1995 finkak 3.000 partzela baino gehiagorekin, 25.360 egurrezko zuhaitzak, 13.800 frutalak, 8 zubi, 5 eliza txiki, 5 hilerri eta zenbait kapilla urperatuta geratu ziren oroimenean. Garai hartan honen balorea 17 milloi pesetakoa zen.

Errepidearen aldetik, AS-12 rio Navia jarraitzen du eta AS-28 Galiziara joaten da. Oviedorako 149 km-ko distantziara dago.

Biztanleriaren zati gehiena, Grandas herrian biltzen da.

Lurraldea 400 eta 800 metroko erliebean kokatzen da. Sierra del Acebo lurralde osoa zeharkatzen du. Alde garaiena Pedras Apañadas mendian dago, 1204 m-ko garaierarekin. Mendikate honek barrera gisa jarduten du klima ozeanikoaren eraginen contra. Prezipitazio kopurua txikiagoa da Asturiaseko gainerako udaleekin konparatuz, Cangas del Narcea eta Ibias salbuespenak dira, klima kontinentala dutelako. Navia eta Agueira ibaien arroak dira. Ibai hauek trutxa arrantzagatik dira ezagunak. Navian udak eguzkitsu eta lehorrak dira. Egoera klimatiko honek, gariaren kultiboa, mahatsondoa eta alkornokea bultzatu ditu.

Lurraldean arroka nagusia pizarra da.

Fauna: mendietan basurdeak, orkatzak eta azeriak aurkitzen dira. Bertan ehiza praktikatzen da. Erbia eta eperra ere espezie nabarmenak dira

Udalak, Carondio eta Valledor mendilerroekin kontatzen du; babestutako espazioak dira,

Bertako zuhaitzak, haritza eta gaztainondoa dira. Zona zehatz batzuetan pinuak landatu dira, hauek berreskuratzeko.

Lurralde rurala da eta antolazio ekonomiko guztia Grandas de Salime herrialdean dago.

2.010eko nomenklotarraren arabera, udalerria 7 parrokia ditu:

Chao San Martin
Chao San Martin

- Grandas de Salime (800 bizt.)

- La Mesa (A Mesa) (33 bizt)

Museo Etnografikoa

- Negueira (22 bizt)

- Peñafuente (Penafonte). (87 bizt)

- Trabada (72 bizt)

- Villarpedre (5 bizt)

- Vitos (17 bizt).

Hazkunde demografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Salvador Eliza
San Salvador Eliza

Grandas de Salime 1.842 eta 2.010 urteen arteko hazkunde demografikoa.

Udalerriak, populazio egonkorra zuen 1.960 urtera arte; 3.500 biztanle inguru zituen. 1.952.an puntu maximoalortu zuen 3.785 biztanlerekin. Garai horretan biztanleria oso altua zen emigrazioa zegoelako presa de Salime eraikitzen ari zelako. Baina lurralde hauek urteratu ziren eta biztanleria nabarmen behera egin zuen.

1.960an 1.085 biztanle galdu zituen, geroago 600 biztanle inguru eta azkenean 200 biztanle. Pertsona gazteen emigrazioa zen gehienbat, eta horren ondorioz jaiotzak behera eta zaharkitzeak gora egin zuen. %55-ko biztanleria 40 urte baino gehiago zituen.

Gutxi gorabehera biztanleriaren erdia lehen sektorean dago, abeltzaintza nabarmentzen da.

Bigarren sektorea %25-ko biztanleriarekin eta hirugarren sektorea %30.

Azken urteetan, sektore turistikoa gora egin du ostatuen (etxe ruralen) eraginez.

Grandas de Salime udalerrian 1979. urtetik aurrera gehien gobernatu duen partidua PSOE izan da. 1983 eta 1987 artean eta 2004-tik aurrera PSOE-ko Eustakio Revilla izan da alkatea.

Lurralde bakoitzak bere festa partikularra du.

Martxoak 19: San José festa, Villarellon.

Maiatza: 15.ean San Isidro, Fogosan; Los Remedios festa, Santa Maria, azken igandean.

Ekaina: 13an, San Antonio festa, Villabollen. Ezaguna da produktu tipikoen subastagatik; Festa Patronala, San Pedro de la Mesa.

Uztaila: 2 eta 3an, Nuestra Señora del Carmen-ko festa, Trabadan; 21-ean Santa Marina festa, A Covan; San Antonio festa, Peñafuenten, lehenengo asteburuan.

Abuztua: lehenengo asteburuan gira kanpestrea, La Farrapan  eta Grandas-en.  16ean San Roque Festa, Escanlaresen. Hilabetearen azken igandean, sardinaren festa Grandas-en; 31-an La Bellido festa, Teixeiran; 10ean San Lorenzo Nogueiroun; Salvador festak, San Lazaro elizan, Pedrairan 7 eta 8an; El Feiron, bigarren igandean merkatu tradizionala.

Abendua: 31an, Santa Colomba festa Villarmayoren.

Kultur ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo etnografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldi batea,  etxe errektorala zegoen tokian dago Museoa. 1989. Urtean, Jose Maria Naveiras Escanlar, “Pepe el Ferreiro” inauguratu zuen. Bertan artisauak lan egiten dute. Lurraldearen bizitza tradizionalaren adibideak ikus ditzakegu.

Lehendabizi museoa Grandas-eko etxe konsistorialaren behe aldean kokatuta zegoen, baina lekua txikiegia zen eta etxe errektoralera eraman zen. Momentu hartatik, Museoa handitzen joan da. Gaur egun hiru espacio hauekin aurkitzen gara.

Etxe Errektorala: lehenengo solairuan sukalde tradizionala eta sala textila. Beheko solairuan, zapata-denda, bodega, egurrezko aretoa, tornería, fragua eta kantina (taberna).

Errotazainaren Etxea: (denborazko erakuskizuna da). Bertan errota dago.

A Casona: Beheko solairuan: bizartegia, jostundegia, ultramarinoen komertzioa, Posta etxea eta sukaldea. Lehenengo solairuan: egur kolekzioa eta zuekoak, eskola, dentista, ospital txikia, ehiza eta arrantza eta apikultura. Kanpualdean kapilla dago.

Museoan, Pepe el Ferreiro bere lagun batzuekin, Asturiaseko eta Galiziako lurralde batzuetan jasotako materialekin sortu zen. Ahaztuta dagoen mundu rural bat birsortu du. Dibertsitate kulturala erreflejatzen du.

Espainiako museo etnografikoen artean hoberenetarikoa da.

Castro eta Chao Sanmartin museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chao Sanmartin 1990. Urtean ezaguna egin zen. Momentu hartatik, urtero lanean aritzen dira, agerian ipintzen izugarrizko poblatu kastreinua. Informazio oso baliotsua gordetzen du haren hondarearen artean, material kantitate handia.

Chao Sanmartinaren jatorriaz jakiteko, Brontze Aroan begiratu behar dugu, Burdin Aroan defentsak zenbait aldiz berriztu ziren.

Hobi, harresiak, solairu bakarreko kabainak, sauna, urre, burdin  eta brontzearen transformazioak  egiteko tailer metalurgikoak, aurkitu ahal ditugu K.A. IV garaikoak.

Hiriburu administratiboan bilakatu zen garai erromanikoan. Material eta teknika berriak gehitu ziren, esate baterako: plaza, sauna handitu eta domusen bizitza eraiki. K.O. II. mendean, poblatua zapuztu zen, izugarrizko lurrikara jasan zuelako. Erdi Aroan, Asturiar monarkia zegoenean, Necropolis bat eraiki zen.

Chao Sanmartin museoa Castron dago, aztarnategiaren alboan, aldapa baten gainean. Poblatuaren bista panoramikoa eskaintzen digu.

Colegiata de el Salvador

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendean eraikitako eliza primitiboa da. Oraindik kontserbatzen da barrualdeko portada erromanikoa. Bertan gordetzen dira Salime tenploaren argazki zaharrak, enbalsearen uretan desagertuak.

Xorengaren Petroglifoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoan eta Brontze Aroan egindako monumento artistiko sinpleak dira. Ez dakigu zertarako erabiltzen ziren.

Penafuradako tunelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin erromanikoa, Sierra del Aceboko urak Valabilleiroko meatzategi zaharrera kanalizatzen duena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]