Edukira joan

Grafologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grafologia gizabanako baten nortasuna deskribatzen duen sasizientzia da, bere izaeraren ezaugarri orokorrak, oreka mentala, bere emozioen jatorria eta inteligentzia mota zehazten duena, esku-idazkeraren azterketaren bitartez. Grafologo batzuen ustez, gaixotasun fisiko eta mentalen maila diagnostikatzeko ere balio du.

Victor Hugoren sinadura
Shakspearen sinadura

Ikasketa enpiriko gehienek ezin izan dute grafologiaren eraginkortasuna baieztatu, beraz, sasizientziatzat hartu ohi da.

Grafologiaren eta auzitegi-kaligrafiaren terminoak ezin ditugu nahastu. Azken hau kriminalistikan erabiltzen da, adibidez, dokumentu baten sinadura egiazkoa edo faltsua den egiaztatzeko, baita suizidio oharretan ere. Hainbat teknika erabiltzen dira horretarako, tintaren, paperaren eta idazmakina motaren analisiak batik bat. Judizialki onartuta dago praktika hau, pertsonak identifikatzeko asmoarekin.

Grafologia hitza erro grekotik "grafos=idazkera" eta "logos=diskurtso"tik dator. Erro berdinak dituzten hainbat hitz badaude, Antropologo, Biologo, Psikologo, Grafopatologia, Grafomaniako, Grafista, Grafopsikologia, Psikografologia, Grafometria, Grafoanalisi, Grafoteknologia...

Oinarri orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafologia baieztapen orokor batzuetan dago oinarrituta: "Idazten dugunean, egoa aktibatuta dago, baina ez da beti horrela. Aktibitate hau puntu altuenean egon daiteke, idazlearen esfortzua behar denean, eta puntu baxuenean, idaztearen ekintza ohitura bihurtzen denean".[1]

Huarte San Juanekoa (1529-1588) mediku eta filosofo espainiarra zen. Zientzietarako ingenioen azterketa (1575) lanean, "gizonen gaitasunen ezberdintasuna eta bakoitzaren letra generoa" aipatzen da. Psikologia diferentzialaren, orientazio profesionalaren eta eugenesiaren aitzindaritzat hartzen da, eta Neurologia, Pedagogia, Antropologia, Patologia eta Soziologiari ekarpenak ere ematen dizkie. Prospero Aldorisius filosofoak 1611.urtean argitaratu zuen "Idengraphicus Nuntius" lana, non idazkera nola aztertzen den azaltzen zuen.

XIX eta XX.mendeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX.mendean, Abate Flandrin eta Jean Hippolyte Michonen azterketak dira esanguratsuenak. Ikasketa urteen ondoren, Michonek lehen arauak ezarri zituen, eta Sisteme de grafologie argitaratu zuen 1871.urtean. Horregatik, grafologia modernoaren aita bera izan zela esaten dugu.

XX.mendearen hasieran Crepieux Jamin lan hau hobetu egin zuen. "Grafologiaren ABC (1930)" argitaratu zuen, non mota grafikoak azaldu eta nortasunarekin erlazionatzen dituen. Adibideak ere erabiltzen ditu, Rousseau, Montesquieu eta Beethovenen letra aztertuz. Grafologiaren erabilpen praktikoa eta Izaeraren idazkera honek idatzitako liburuak dira, gaur egungo grafologiaren oinarri direnak.

Gaur egun, grafologia giza baliabide bulegoetan erabiltzen da bereziki, 2004.urtean Grafismoaren Zientzien Institutuak egindako ikasketak esaten duen bezala. Honen arabera, Espainiako bulego hauen %90ek erabiltzen dute teknika hau elkarrizketetan, lanpostuak ardura maila altua behar duenean bereziki.

Espezialitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Grafologia fisiologikoa: mugimendu grafikoak eta burmuineko jatorriarekin erlazionatzen du.
  • Medikuntza-grafologia: gaixotasunen diagnostiko eta segimendurako.
  • Grafometria: emaitza estatistikoak ateratzeko, maiz programa informatikoen kalkulu eragiketetan.
  • Grafologia emozionala: emozioak aurkitzea idazkeraren edukiak aztertuz.
  • Enpresa-grafologia: Giza Baliabideen kudeaketan, orientabide pertsonalean, karguen balorazioetan, lidergoa, promozioak.
  • Haur eta nerabe grafologia: etapa hauetan gertatzen den idazkeraren bilakaera, nortasunaren garapenari dagokionez ikastea.
  • Grafopsikologia: Idazketaren psikologia edo Psikografologia ere deituta, teknika grafologiko aurreratuak erabiltzen ditu, nortasunaren interpretazio zientifiko bat emateko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Idazkerak eskuaren jabeaz dioena» Berria 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).