Gotiko flamigero
Gotiko flamigeroa[1] edo flanboianta[2], batzuetan gotiko garduna[2][3], gotikoaren azken zatia edo gotiko berantiarra izan zen, Europan, XIV. mendearen amaieran hasi eta XV. mendean zehar garatu zena. Gune hedatzailerik ez izateagatik nabarmentzen da, eta, ondorioz, dibertsitatea da nagusi. Arte flandriarraren garaikidea da.
Nolabaiteko krisi garai bat da, eta, beraz, aurreko garaiko eraikuntza enpresa handiak desagertzen dira. Iberiar Penintsulan, aldiz, loratze garai bat bizi izango da. Beste alde batetik, arkitektura erlijiosoak, tokia uzten die arkitektura zibil eta militarrari. Azokak, udaletxeak, jauregiak eta gazteluak izango dira protagonista
Elementu formal bereizgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estiloa, nagusiki, arkitektura xehetasunetan agertzen da, fatxadako arrosa leihoetan kasu, eraikinen egituran baino gehiago.
- Apainduraren ugaritasuna egituraren gainean, landare irudiekin apaindutako arkuak kasu
- Kurba eta kontrakurben erabilera
- Bahoetako trazu uhindua
- Arku konopiala
- Nerbio ugaridun ganga, haizemaile itxuran edo izartuak
- Kapitelak ezabatzen dira, gangako lerroek ez dute jarraipenik
- Forma txikien nagusitasuna fatxadan
- Txapitel eta gezidun dorreak
Estiloko eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Saint Séverin Eliza
- Notre-Dame-de-L'Epine
- Touleko Katedraleko fatxada
- Saint-Nicolas de Porteko Eliza
- Saint-Maclou Erruanen
- Toledoko Santa Maria Katedraleko Santiago kapera
- Murtziako Katedraleko Veleztarren kapera