Goroeta
Itxura
Goroeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Auzoaren ikuspegia Kurtzebarri mendiaren azpian | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Aretxabaleta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′08″N 2°28′43″W / 43.01889°N 2.47861°W |
Garaiera | 355 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 42 (2023) |
Goroeta edo Korueta Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hego-ekialderantz kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera auzoak 28 biztanle zituen, 2016an ordea 35.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako parrokia Santiago da eta 19 baserrik osatzen dute auzoa. 'Santixau' jaiak ospatzen dira bertan uztailaren 25ean. Urkulu errekan gora eginez Ugastegi baserri auzoa aurkitzen da, Goroetari dagokiona. 750 metrotako altueran Santikurutz baseliza dago.
Auzoaren ipar eta ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago. Mendebaldean, Areantza auzoa dago bestela, eta hegoaldean Deguriako harana, Zaraiako mendilerroa eta Elgeakoaren artean.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
29 | 29 | 27 | 32 | 30 | 31 | 25 | 28 | 35 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iraeban baserria, XVII mendean eraikia.
- Santiago parrokia: Eliza neoklasikoa, 1556 urtekoak dira eraikin honi buruzko lehenengo aipamenak. Bestalde, elizako erretaula ikusgarrian Santiago Apostoluaren bizitzaren pasadizoak azaltzen dira.
- Santikurutz baseliza
- Ugastegi VII haitzuloa
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santiago eliza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Aretxabaletako auzoak | ||
---|---|---|
Aozaratza • Arkarazo • Areantza • Apotzaga-Etxebarri • Galartza • Goroeta • Isurieta • Larrino • Oro |