Edukira joan

Goi-mailako joskintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Balmain 1947an Ruth Ford modeloari soineko bat doitzen (Carl Van Vechtenek atera zuen argazkia).

Goi-mailako joskintza[1] edo goi-mailako jantzigintza[2] (frantsesez: Haute Couture, ot kutyʁ ahoskatua)[3][4] bezeroaren neurrirako jantzi esklusiboak sortzen duen joskintza da. «Goi mailako joskintza» neurrira egindako moda da, eskuz egina, josteko makinaren esku-hartze eskasarekin, hasieratik bukaeraraino, kalitate handiko oihalekin, garestiak eta ezohikoak. Xehetasunetan arreta handiz josita dago, eta esperientzia eta gaitasun handieneko jostunek amaitzen dute, denbora asko hartzen duten eskuzko teknikak erabiltzen baitituzte.

Couture hitzaren hitzez hitzeko itzulpena «jantzigintza» da, baina modari, josteari edo joskintzari buruzkoa ere izan daiteke.[5] Eskuarki, haute couture laburdura gisa ere erabiltzen dute, eta izpirituz gauza berari egiten dio erreferentzia.[6] Haute-ren hitzez hitzeko itzulpena «altua» da. Goi-mailako joskintzako jantzi bat, normalean, bezero batentzat egiten dute, zehazki, jantzia erabiliko duenaren gorputz-neurriekin eta posturekin egiten da. Pieza bakoitzak behar duen denbora, dirua eta trebetasuna kontuan hartuta, goi-mailako jantziek «ez dute preziorik» esaten da. Goi-mailako joskintzako pieza guztiak ez daude salgai; batzuetan, pasabiderako diseinatzen eta eraikitzen dira, arte-erakustaldi gisa.

Terminoa, jatorriz, XIX. mendearen erdialdean Parisen ekoitzitako Charles Frederick Worth ingelesaren lanari buruzkoa zen.[7] Frantzia modernoan, «goi-mailako joskintza» izen babestua da, eta zehaztutako estandar jakin batzuk betetzen dituzten enpresek baino ezin dute erabili. Hala ere, termino horrek berak balio du, zentzu zabalean, neurrira egindako modako jantziak izendatzeko, Parisen edo modaren beste hiriburu batzuetan ekoitzitakoak izan, hala nola Londresen, Milanen, New Yorken edo Tokion.

Hala, goi-mailako joskintzak honako hauek izan ditzake:

  • moda-etxeak edo moda-diseinatzaileak, moda esklusiboak sortzen dituztenak eta, askotan, joerak inposatzen dituztenak.
  • artisau erara egindako janzkerak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskalterm: [Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia] [2009]
  3. (Ingelesez) Nudelman, Z. (2009). The art of couture sewing. Londres: Bloomsbury Academic, 2 or. ISBN 978-1563675393..
  4. (Ingelesez) Merriam-Webster. couturier. .
  5. (Ingelesez) Weston Thomas, Pauline. «Haute Couture, Its Meaning and Role in Fashion Today» Fashion History.
  6. (Ingelesez) «What is Haute Couture» Haute|hot Couture News.
  7. (Ingelesez) Shaeffer, Claire B.. (2001). Couture Sewing Techniques. Taunton Press, 7 or. ISBN 978-1561584970..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]