Edukira joan

Gebara

Koordenatuak: 42°53′37″N 2°30′41″W / 42.8936°N 2.5114°W / 42.8936; -2.5114
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».
Gebara
 Euskal Herria
Gebarako dorretxe-jauregia eta atzekaldeko muinoaren gainekaldean Gebara gazteluaren hondakinak
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBarrundia
Geografia
Koordenatuak42°53′37″N 2°30′41″W / 42.8936°N 2.5114°W / 42.8936; -2.5114
Demografia
Biztanleria70 (2022)

Gebara Arabako iparraldeko herri bat da, egun Barrundiako udalerriaren barruan kokatua. 2017an, 59 biztanle zituen.

Elgeako mendilerroa herriaren iparraldean dago, eta horrek bereizten du Gipuzkoako Debagoieneko eskualdetik.

Gebaratarren leinuaren jatorria ez dago argi, baina aztarnarik urrunenak Nafarroako Erresumakoak dira, XI. mendeko bigarren erdialdekoak.

Leinukoek izena hartu zuten herri honetatik, eta denborarekin zabaldu ziren Oñatira eta Leintz Gatzagara iparraldean, eta Barrundiako beste herrietara, Egilatz eta Araia aldera ekialdean.

Denborarekin, hara eta hona areago zabalduz joan ziren, hala nola Gipuzkoako zenbait herritan izen bereko jauregiak eta baserriak eraikita. Seguran, Gebara etxea (XVI. mende bukaerakoa), Irunen Gebara baserria[1] (1481erako dagoeneko existitzen zena) eta Gebara Berri baserria, eta hortik metro gutxira, Hondarribiko lurretan, Gebaralarre baserria[2] eta izen bereko lurrak eta aspaldiko plaia edo padurak. Irungo Gebara eta Gebara Berri baserriak XX. mendearen bukaeran bota zituzten, lehena 1988an harriz harri desmuntatu zuten, geroago berreraikia izateko ustezko asmoarekin, baina azkenean ez zuten Gebara baserri historikoa berreraiki[3] eta zenbakidun harriak urtetan agerian eta hala moduz pilatuta egon ziren, Udalaren biltegi batean. Bestalde, Hondarribian Ladron de Gebara leinuaren XVII. mendeko jauregia dago,[4] Kale Nagusian.

Gebarako biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Gebara gaztelua» eta «Gebaratarren dorretxea»

Gaztelua, jauregia edo gotorlekua XV. mendearen amaieran eraikiarazi zuen Eneko Belitz Gebarakoak, eta denborarekin leinuaren egoitza nagusi eta administrazio gune bilakatu zen.

Azkenik, Lehen Karlistaldiaren barnean eta Zurbano jeneralaren aginduz suntsitu zuten 1839an. Horren ondorioz, gaur egun arte aztarnak baino ez dira gelditu.

Ermandade eta udalerria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebarako ermandadea delakoa egon da historikoki, non izen bereko herriaz gain Elgea, Etura eta Urizar ere zeuden. XIX. mendean burututako udal-erreforman udalerri bihurtu zen.

1885 urtearen inguruan Barrundia udalerriaren barrura sarrarazi zuten.

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrieta Agurain
Erdoña
Ozeta

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. [1]
  2. [2]
  3. [3]
  4. [4]