Gaio Avidio Kasio
Gaio Avidio Kasio | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cyrrhus (en) , 130 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Egipto, 175 (egutegi gregorianoa) (44/45 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Gaius Avidius Heliodorus | ||||
Ama | Julia Cassia Alexandra | ||||
Ezkontidea(k) | Volusia Maeciana (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||
Gradua | legatus (en) soldadu |
Gaio Avidio Kasio (latinez: Gaius Avidius Cassius; Zirro, Siria, K.o. c. 130 - Egipto/Siria, 175) Gaio Avidio Heliodororen semea zen eta Julia Kasia Alexandrarena. Heliodoro hizlari aparta zen eta, Hadrianoren agintaldian[1], prefektu kargua izan zuen Egipton K.o. 137-142 artean[2]. Julia Kasia, Junia Lepidaren birbiloba izan zen baita Augusto enperadorearen ondorengo zuzena ere. Augustoz gain, Kasioren ama Herodes Handiaren ondorengoa zen aitaren partetik, Gaio Julio Alexander Bereniziano. Kasio Siriako Zirro hirian jaio zen[3], nahiz eta berak esan zuen Alexandria izan zela gurasoen hiria[4]. Avidioren gurasoak Erromako hiritartasuna bazuten ere, bera Komageneko errege-bezeroaren (Antioko IV.a Epifanes) ondorengoa zen, mende erdi lehenago tronutik kanporatuta izan zena[5][6], beraz, Seleukotar dinastiaren ondorengoa zen, behin Erromako ekialdeko probintzia asko gobernatu zuena.
Ageri denez, Kasioren merezimenduak Antonino Pioren erregealdian[7] hasi ziren, beharbada kuestore moduan K.o. 154an[8], baina Pioren azken urteetan, Danubion (Beheko Moesia) zegoen legio baten legatua zen. Helburua zen sarmaziarrak kontrolatzea[9]. Dudarik gabe, K.o. 161ean legioetako legatua zen[10]. Partiar gerran, Luzio Vero enperadorearen agintaldian, Legio III. Galikoaren legatua izanik gailendu zen[3]. Diziplina zorrotza ezartzen zuen[11]. K.o. 165ean, Eufrates behera joan zen eta partiarrak irabazi zituen Dura-Europosen. Urtearen bukaeran, Kasio hegoaldera joan zen, Mesopotamia gurutzatuz eta Tigris ibaiaren hiri bikiak eraso zituen, Seleuzia eskualdean eta Ktesifon (partiarren hiriburua) ezkerraldean. Ktesifonez jabetu ondoren, Vologeso IV.aren jauregia erre egin zuen eta Seleuziako ateak erromatarrei ireki bazizkieten ere, hiria birrindu zuen, tokiko populazioak ituna apurtu zuela argudiatuz[12]. Hornidurarik gabe eta soldaduak Seleuzian izurriak harrapatuta, Avidio Siriara itzuli zen kanpainaren harrapakinekin. Erromara egindakoaren txostena bidali eta gero, senatari kargurekin eskertu zioten, nahiz eta arrakasta Luzio Vero enperadoreari egotzi zitzaion. Enperadorea, bestalde, uste zen armadaren zuzendari bikaina zela, beldur gabekoa arlo militarrak eskuordetzean jeneral adituei[13]. K.o. 166ko maiatzean, Avidio kontsul izendatu zuten[14]. Urte horretan, berak eta Luziok kanpaina berri bat hasi zuten partiarren kontra. Kasu honetan, Trigris ibaiaren iparraldetik eta Median sartu ziren. Urtearen bukaeran, Avidio, Siriako erromatar probintziaren inperial legatua izendatu zuten[15]. K.o. 172an, Avidiok Egiptoko artzainen matxinada, zapaldu zuen Pentapolis hiriaren inguruan gauzatu zena gariaren garestitzea zela eta[16]. Haren estrategia izan zen tribuak banatzea, baina Egipto sartu orduko botere osoa (inperium) eskuratu zuen ekialdeko probintzia guztietan[17].
Usurpatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.o. 175ean, Avidio erromatar enperadorea izendatua zen Marko Aurelio heriotzaren okerreko albisteen ondoren[18][19]. Iturrien arabera, Faustinak, Aurelioren emazteak, uste zuenez enperadorea hil zorian zegoela, haren 13 urteko semea, Komodo, babesteko Avidio adoretu zuen. Berak ere, nahi zuen beste pertsona bat Tiberio Klaudio Ponpeianoren kontrapisua izan zedila, princeps izendatua izateko egoera onenean zegoelako[20]. Ebidentzien eta Marko Aurelioren “Gogoetak” liburuan azaldutakoaren arabera, Marko Aurelio oso gaixorik zegoen, baina enperadorea bere onera etortzean, Egiptoko II. Triana Fortis legioak Avidio guztiz aldarrikatu zuen. Hasieran, Dion Kasioren arabera, Marko iparraldeko tribuen kontrako kanpainan zegoelarik, saiatu zen haren soldaduei sekretua gordetzen[21] albistea zabaldu zen arte. Orduan, haiei hitz egin zien “lagun maitatu baten desleialtasuna deitoratuz”, aldi berean espero zuen Avidio bizirik harrapatua izatea enperadorearen gupida erakusteko[22]. Bitartean, Senatuak etsai publikotzat jo zuen Avidio[23]. Matxinadaren hasieran Avidio egoera onean zegoen, jatorrizko Sirian eta ekialdeko probintzietan jarraitzaile asko zituelako. Atxikimendua pertsonala zen partiar gerrak eta Egiptoko matxinada irabazi baitzituen[20]. Ezkontzen bitartez, berak liziar nobleekin loturak zituen. Baliabide militarrei zegokienez, zazpi legio zituen: hiru Sirian, bi Palestinan, bat Arabian eta beste bat Egipton, non Calvisio Estatiano prefektuak matxinada zuzentzen baitzuen[11]. Avidiok Egipton operazio-basea egin zuen eta, garaiko dokumentu baten arabera, hantxe bertan, enperadore aldarrikatu zuten[11]. Erromako ekialdeko probintziak kontrolatu bazituen ere, -Egipto Erromako aletegia zen- Avidiok ezin zuen bere matxinada zabaldu[11]. Kapadoziako gobernadorea, Martio Vero, leiala izan zen Markoarekin, Herodes Atikoak eskutitz batean idatzita zion hitz greziar bat “emanes” (zoroa zara).[21] Erroma izututa zegoen eta enperadoreari eragin zion Gaio Vetio Sabiniano Julio Hospes, Beheko Panoniaren gobernadorea haren armadarekin etortzeko, Erroma hiria defendatu ahal izateko. Laster nabaritu zen Marko Aureliok legio gehiago zituela Avidiok baino[24]. Irudimenezko inperio labur baten ondoren, hiru hilabete eta sei egun iraun zuena, zenturioi batek Avidio hil zuen[25] eta haren burua Marko Aureliorengana bidali. Honek ez zuen burua ikusi nahi eta ehorztea agindu zuen. Egiptok berriro Marko Aurelio aldarrikatu zuen enperadore 175eko uztailaren 28an.
Ezkontidea eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Avidio Volusia Vetia edo Volusia Mezianarekin ezkondu zen (135-175), Luzio Volusio Mezianoren alaba[2] eta, gutxienez, hiru seme-alabak izan zituen (Historia Augustaren arabera, gehiago izan zituen)[26].
- Avidio Heliodoro – desagertuta enperadorearen aginduz.
- Avidio Meziano – hilda matxinada bukatzean
- Avidia Alexandra – aske geratu zen, baina mugimendu murriztuekin[27].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://en.wikipedia.org/wiki/Avidius_Cassius#CITEREFSmith1870
- ↑ a b Astarita 1983, 27 orr.
- ↑ a b Birley 2001, 130 orr.
- ↑ Millar, Fergus (1995). The Roman Near East, 31 B.C.-A.D. 337. Harvard University Press. p. 116. ISBN 978-0-674-77886-3.
- ↑ 1. Birley 2001, 130 orr.
- ↑ Astarita 1983, 18. orr.
- ↑ Astarita 1983 , 31 orr.
- ↑ Astarita 1983, 34 orr.
- ↑ Astarita 1983, 38 orr.
- ↑ Astarita 1983, 32 orr.
- ↑ a b c d Birley 2001, 186 orr.
- ↑ Birley 2001, 140 orr.
- ↑ Birley 2001, 141 orr.
- ↑ Birley 2001, 142 orr.
- ↑ Birley 2001, 145 orr.
- ↑ Smith 1870, 626 orr.
- ↑ Birley 2001, 174 orr.
- ↑ Birley 2001, 184 orr.
- ↑ Canduci 2010, 44 orr.
- ↑ a b Birley 2001, 185 orr.
- ↑ a b Birley 2001, 187 orr.
- ↑ Smith 1870, 441 orr.
- ↑ Birley 2001, 185 orr. eta Canduci 2010, 44 orr.
- ↑ Birley 2001, 188 orr.
- ↑ Birley 2001, 189 orr.
- ↑ Astarita 1983, 26 orr.
- ↑ Birley 2001, 191 orr.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anonimoa (ca. 395 AD). ''Historia Augusta'' (latinez).
- KASIO, Dion (ca. 200 AD). Historia Romana (Antzinako grezieraz).
Modernoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ASTARITA, Maria Laura (1983): Avidio Cassio (Italierazn). Ed. di Storia e Letteratura.
- BIRLEY, Anthony (2001): Marcus Aurelius: A Biography. Roman imperial biographies. London and New York: Taylor & Francis e-Library. ISBN 978-0-415-17125-0.
- CANDUCI, Alexander (2010): Triumph & Tragedy: The Rise and Fall of Rome’s Immortal Emperors. Roman imperial biographies. Sydney: Pier 9. ISBN 978-1-74196-598-8.
- SMITH, William (1880): Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, Vol I. ISBN 978-1-74196-598-8.