Gabonsari
Gabonsaria edo agilando (agillando, agirando)[1]. Eguberrietan egiten den oparia edo ematen den sariari esaten zaio gabonsaria. Dirua, janaria, edariak edo beste mota bateko opariak izaten dira gabonsariak.
Garai batean, neguko solstizioa igaro eta gutxira, ohitura zegoen etxez etxe joateko, oles egiteko, abesteko eta gabonsaria eskatzeko. Janaria edo dirua eskatu egiten zen abestuz, eta abeslariek gabonsaria jaso ohi zuten.
Geroago morroi batzuei, fabriketako langile batzuei-eta, Gabonetan, sari berezia, ohiko soldatatik apartekoa, gehigarria eman izan zaie: gabonsaria. Saski bat janari eta edari bereziekin, aparteko diru-sari bat...
Urteko hamahirugarren edo hamalaugarren soldata, Gabonetako aparteko soldata, ohitura zahar hauekin zerikusia omen du.
Gabonetan baserri giroan bazegoen ohitura umeak etxerik etxe joateko, oles egin, abestu eta agilandoa eskatu. Honako formuletan ikus daiteke agilando hitzaren Durango-Eibar eta inguruetako aldaera:[2]
- Agillando, agillando,
- bizkaittarrak Durangon;
- Aingeruak gera,
- zerutik gatoz,
- poltsia ba'dogu baña
- eskian gatoz.
- Aingeruak gara
- zerutik gatoz
- (Gaztelaniaz) una limosñita
- por amor de Dios,
- aquí estamos cuatro
- cantaremos dos
- agillando agillando!
- Matxin-arrando!
- Gabon, etxeko andre
- eta nagusiyak,
- [...]
- agiranduengatik
- gera etorriyak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «agilando - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ «agilando - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).