Apalazio
Itxura
(«Apalazio zaldune» orritik birbideratua)
Euskal Herriko mendebalde baserri giroko leku askotan "Urtebarri batzen" eta "Erregen batzen" irteten ziren umeak[1], gehien bat hamabi urtetik beherako umeak, etxerik etxe abesten eta eskatzen. Ohitura hori Urtebarri egunean egiten zen eta berriro ere Hiru Erregeen egunean.
Bi egun horietan abesten ziren koplak nahastu egin dira kontu horiek gogoratzen duten informatzaileen memorian. Erregen batzen ibiltzeko "Apalazio" abestiaren bertsio batzuk batu dira:
Horra Labayru Herri Ondarea proiektukoek bildutako batzuk:[2]
- Apalazio zaldune,
- hiru erregen egune,
- hiru erregek ekarriko deurez
- zotzak eta paluek
- San Martinen kontuek
- Apalazio zaldune,
...
Horra Labayru Herri Ondarea proiektukoek bildutako beste bat:[3]
- Apalazio zaldune
- hiru erregen egune.
- Zotzak eta paluek
- Estudiantien kontuek.
- Sasirik sasi
- asko jan ta gitxi ikasi
- Apalazio zaldune
Labayru Herri Ondarea proiektukoek[4] bertsio luzeago baten berri ere ematen dute:[5]
- Apalazio zaldune
- hiru erregen egune.
- Apalazio zaldune
- Hiru erregek bialdu gaitu
- limosnatxu bat biule.
- Hiru erregek bialdu gaitu
- Zotzak eta paluek
- Martinikon kontuek.
- Zotzak eta paluek
- Martinikori eroan dotsiez
- hiru oilanda katuek.
- Martinikori eroan dotsiez
- Hareen hazurrak batu ezinik
- harek dabilz saltuek.
- Hareen hazurrak batu ezinik
- Tiritaina Mari Montaña
- Intxaurtxu bi eta lau gaztaina.
- Tiritaina Mari Montaña
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urtebarri eta Erregenetako eskeak | Labayru Fundazioa. 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ Labayru Herri Ondarea. (2017-02-02). Erregenetan Apalazio. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ Labayru Herri Ondarea. (2021-12-23). Urtebarri eta Erregenetako kantuak. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ Herri ondarea | Labayru Fundazioa. 2015-04-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ Urtebarri eta Erregenetako eskeak | Labayru Fundazioa. 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).